Varios

REAS Euskadiko 120 pertsonetik gora ekonomia solidarioko prestakuntza batean parte hartzen dute

BFAk finantzatutako ekonomia solidarioaren sareak sendotzeko proiektu baten baitan, REAS Euskadik 8 oinarrizko prestakuntza burutu ditu helburu bikoitz batekin: alde batetik, gaur egungo testuinguru ekonomiko eta sozialean ekonomia solidarioak proposatzen dituen alternatibei buruzko eztabaida sustatzea eta bestetik, ekonomia alternatiboen garrantzi eta eraginean pertsonak, entitateak eta kolektiboak sentsibilizatzea. Prestakuntza, entitate bakoitzaren interes eta errealitateari moldatzen joan […]

8 abril 2014
Etiquetas:

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

BFAk finantzatutako ekonomia solidarioaren sareak sendotzeko proiektu baten baitan, REAS Euskadik 8 oinarrizko prestakuntza burutu ditu helburu bikoitz batekin: alde batetik, gaur egungo testuinguru ekonomiko eta sozialean ekonomia solidarioak proposatzen dituen alternatibei buruzko eztabaida sustatzea eta bestetik, ekonomia alternatiboen garrantzi eta eraginean pertsonak, entitateak eta kolektiboak sentsibilizatzea.

Prestakuntza, entitate bakoitzaren interes eta errealitateari moldatzen joan da eta laburbilduz, hauek izan dira landutako edukiak:

  • Bestelako ekonomia posiblea da: ekonomia alternatibo eta solidarioa
  • Bestelako ekoizpena posiblea da: enpresa solidarioak eta gizarteratze enpresak
  • Bestelako finantzak posible dira: banka etikoa eta finantza alternatiboak
  • Bestelako merkataritza eta kontsumoa posible dira: bidezko merkataritza arduratsua eta ekonomia solidarioko merkatuak

Prestakuntza Bilbon, Donostian eta Gasteizen eman da eta hurrengo entitateek parte hartu dute: Peñascal, Caritas Bilbao, Red Social Koopera, SSI taldea (Servicios Sociales Integrados), Esnetik, Goiener, Oikocredit, Setem Hego Haizea, Kidenda eta LaBox

Artículos Relacionados

----