Consumo Responsable

Mugikor zaharrak dituzu? REAS Euskadiren egoitzara ekar itzazu!

REAS Euskadin 2016a hasiko dugu Alboan GKEak martxan jarri duen Gatazkarik Gabeko Teknologia kanpaina lagunduz. Haren asmoa mugikorrek, tabletek eta ordenagailuek Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdeko gerrarekin duten lotura ezagutzera ematea da. Era berean, eskura ditugun lankidetza-proposamenak planteatzen dizkigu indarkeria geldiarazten laguntzeko. Telefono mugikorrak birziklatzeari eta berrerabiltzeari esker, mineral gutxiago erauzi behar dira Kongoko ekialdean. Gure […]

21 enero 2016

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

REAS Euskadin 2016a hasiko dugu Alboan GKEak martxan jarri duen Gatazkarik Gabeko Teknologia kanpaina lagunduz. Haren asmoa mugikorrek, tabletek eta ordenagailuek Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdeko gerrarekin duten lotura ezagutzera ematea da. Era berean, eskura ditugun lankidetza-proposamenak planteatzen dizkigu indarkeria geldiarazten laguntzeko.

Telefono mugikorrak birziklatzeari eta berrerabiltzeari esker, mineral gutxiago erauzi behar dira Kongoko ekialdean. Gure bulegoan, Bilboko Venezuela Plazan 1, 2. Ezk ezk, edukiontzi bat jarri dugu, bertan etxetik dauzkagun eta erabiltzen ez ditugun dispositiboak utzi ahal izateko. Telefono mugikorren osagaien % 90 da birziklagarria eta birziklapen horrek eragindako etekin ekonomikoak, bestetik, Kongoko ekialdeko gatazka armatuak eragin dituen errefuxiatuei eta iheslariei laguntzeko proiektuak babesteko bideratuko dira.

Beraz, gure bulegora etortzen zaretenean, ekar ezazue zuen mugikor zaharrak.

www.tecnologialibredeconflicto.org web orrialdean, bestelako kolaborazio proposamenak aurkituko dituzue. Halaber, kanpaina zabaltzera animatzen zaituztegu.

Artículos Relacionados

----