Consumo Responsable

Laguncar :: aurkezpena

Gaurkoan ekimen berri bat aurkeztera gatozkizue, LAGUNCAR alegia, gure artean dauden autoak elkar-partekatzea bultzatzeko asmoz sortu dena. Autoa noiz-behinka behar izan eta autoa jabetzan duenaren arteko elkartekak sustatzea du helburu ekimenak. Autoa partekatzeko taldea sortuaz batera, gure auzoaren alde egin eta autoari loturiko gastuak gutxitzea bilatzen da. (Ikus web-a) Laguncar-en amets bat daukagu, gizarte iraunkor […]

3 febrero 2016

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Gaurkoan ekimen berri bat aurkeztera gatozkizue, LAGUNCAR alegia, gure artean dauden autoak elkar-partekatzea bultzatzeko asmoz sortu dena. Autoa noiz-behinka behar izan eta autoa jabetzan duenaren arteko elkartekak sustatzea du helburu ekimenak.

Autoa partekatzeko taldea sortuaz batera, gure auzoaren alde egin eta autoari loturiko gastuak gutxitzea bilatzen da. (Ikus web-a)

Laguncar-en amets bat daukagu, gizarte iraunkor baten alde egin nahi dugu autoaren papera aldatuz. Hau da, mugikortasun aukera anitzak izan eta lagunen artean autoaren erabilera partekatua sustatzea garrantzizkoagoa dela pentsatzen dugu autoa jabetzan izatea baino. Gure auzoetan aire garbiagoa, autorik gabeko lurzoru gehiago eta arduraz jokatzea amesten dugu. Autoa partekatzea hori lortzeko aukeretako bat da, ingurumenaren alde egin eta mugikortasun arduratsua, gizarte kohesio, irisgarritasuna eta auzoen bizi-kalitatearen alde egiten baitu.

Laguncar-ek autoa partekatzeko beharrezkoa den babesa eskainiko du. Horretan lagundu eta dena guztiontzako errazago izan dadin, parte-hartzaileen arteko komunikazioa sustatu eta auto partekatzeko  baliogarriak diren baliabideak eskaintzen dituen  plataforma bat garatu dugu.

Egunotan, Laguncar ekimena ezagutzera ematen ari gara. Berau gauzatzeko beharrezkoak diren, sustapen lanak abiarazi eta ekimenarekin lagun diren erakundeekin proiektuak definituz.

Gure ametsa zuokin partekatu nahi dugu, ekimena zabaldu eta zuen iritziak ezagutzea nahiko genuke.

Artículos Relacionados

----