Ecologismo

GoiEnerren Bilboko infogune berria zuen zerbitzura

GoiEnerren bazkidegaiek eta lagunek informazioa eskuragarri izateko, bazkidetzea errazteko eta hurbil sentiarazteko Infoguneen bideari ekin genion iaz. Aurreko udaberrian Araban zabaldu zen lehenengo Infogunea. Oraingo honetan Bilbori iritsi zaio txanda. 2 hilabete bete ditu EKA, euskal kontsumitzaileen antolakundearen bulegoetan (Plaza berria 12 1.a) dagoen Infoguneak eta arrakastatsua dela esango dugu, 100 pertsonatik gora pasa baitira […]

26 enero 2015

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

GoiEnerren bazkidegaiek eta lagunek informazioa eskuragarri izateko, bazkidetzea errazteko eta hurbil sentiarazteko Infoguneen bideari ekin genion iaz. Aurreko udaberrian Araban zabaldu zen lehenengo Infogunea. Oraingo honetan Bilbori iritsi zaio txanda.

2 hilabete bete ditu EKA, euskal kontsumitzaileen antolakundearen bulegoetan (Plaza berria 12 1.a) dagoen Infoguneak eta arrakastatsua dela esango dugu, 100 pertsonatik gora pasa baitira bertatik. Hau posible egin duen Koldo Navaskues EKA-OCUVeko presidente eta GoiEnerreko bazkidearekin solastatu gara honen guztiaren gainean.

1.- Zer da EKA-OCUV?

EKA/OCUV erabiltzaile eta kontsumitzaile elkarteen federazioa da. Gaur egun URKOAk eta ACUBIk osatzen dute. URKOAren egoitza Getxon dago eta bulegoak, berriz, Getxon, Bilbon, Donostian eta Gasteizen. ACUBIk, beste aldetik, egoitza Irunen du eta egoitzak  Irunen bertan eta Hondarribian.

Elkarte hauen funtsezko oinarriak honako hauek dira; kontsumitzaileen interesen defentsa, informazioa, trebakuntza eta, azken oinarri bezala, kontsumo arduratsuaren kultura hedatzea eta gardentasunaren eta banaketa zuzenaren eskaera irmoa eragile ekonomikoei.

2.- Zertan ari da gaur egun?

Arlo orokorreko elkarteak izanda hiritarrek jorratzeko gehien eskatzen duten ildoak dira telefonia, banka eta, energiaren alorrean, gasa eta elektrizitatea bezalako zerbitzu unibertsalak.

3.- Zergatik erabaki duzue GoiEnerren parte hartzea eta Infogunea zabaltzea?

Aspalditik bueltaka generabilen ideia bat zen baina ez ginen gauzatzeko gai haren konplexutasunagatik. (Zer esango ote dizuet) Eredu kooperatiboa eta antzeko esperientzien ezagutzak izan dira eta dira gure aldetik sustatu beharreko ekimenak.  Horregatik, GoiEner bazela jakin genuenean haren esanetara jarri eta ahal genuen guztian lagundu besterik ez genuen.

Konpainia elektrikoen gehiegikeria eta nagusikeria jasanezina da. Gure biztanleei beste aukera batzuk eskaini behar zaizkie eta, gainera, energia berriztagarriak sustatzen dituzu.

4.- Zein da Infogunearen lana?

Bazkide egiteko aukera hurbiltzea eta internet ez daukaten edo errez konpontzen ez diren pertsona guztiei fakturazioa eskuragarri jartzea. Dokumentuak kudeatu, eskaneatu eta Ordiziara bidaltzen ditugu.

5.- Zer balorazio egiten duzu lehenengo hilabete hauetako lanaz?

lotsati antzean hasi garela uste dugu ahoz ahokoa da gure hazkundearen zioa. Kontsulta gehiago izatea nahiago genuke. Egunero bataz beste  bospasei pertsona etortzen dira informazio eske eta galdetzera zer ote den GoiEner izeneko hori.

6.- Garrantzitsua al da eredu energetikoaren aldaketa?

Ez da, soilik, garrantzitsua, beharrezkoa baina. Bai ekoizpenagatik zein sektorea mugitzen den ilunkeriagatik, ministerioa bera behartzeraino, pentsa,  ezinbesteko beharra dugu gardentasun handiagoa eta ilunkeria txikiagoa  irmoki eskatzeko. Gaur egun dugun oligopolioa desegin behar dugu.

7.-Nola ikusten duzu geroa?

Petrolioarenak egin du. Beste energia batzuk, hau da, berriztagarriak, gure herriaren eta gizateriaren etorkizun dira. Konpainia handien presioak izugarriak izango dira eta gobernuek haien nahietara makurtzen segituko dute. Hori dela eta, beste aukera batzuk eta eredu batzuk sortu behar ditugu, energia banatua eta hurbila udal mailan kudeatua, adibidez. Erreferentzia izan behar dugu jendartearentzat. Erronka zaila da baina ez ezinezkoa.

Gogoratu, besterik ez, Bilboko Infogunea plaza berrian dagoela, 12 atarian lehenengo solairuan eta astearte eta ostegunetan hartuko zaituztegula 10:00etatik 13:00etara. Beraz, hemendik aurrera,  zalantzarik izatekotan Infogunera jo dezakezue.

Artículos Relacionados

----