Ecologismo

GoiEnerrek DesobEKIentziara gonbidatzen zaitu

Gobernuak, energia elektrikoaren Oligopolioari kaso eginez, sektor elektrikoaren erreforma onartu du. Erreforma honetan gaur egungo energia ereduari eutsiko diona: kutsagarria, arriskutsua, zentralizatua eta garestia eta energi berriztagarriak kanpoan uzten dituena. Aipatu erreforman besteak beste neurri hauek ezartzen dira: etxean eskura dugun potentziaren prezioa %63 igo da, autokontsumo elektrikoaren egin ezina, energia berdea ekoizteko instalazio berriak egiteko […]

21 enero 2014

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Gobernuak, energia elektrikoaren Oligopolioari kaso eginez, sektor elektrikoaren erreforma onartu du. Erreforma honetan gaur egungo energia ereduari eutsiko diona: kutsagarria, arriskutsua, zentralizatua eta garestia eta energi berriztagarriak kanpoan uzten dituena.

Aipatu erreforman besteak beste neurri hauek ezartzen dira: etxean eskura dugun potentziaren prezioa %63 igo da, autokontsumo elektrikoaren egin ezina, energia berdea ekoizteko instalazio berriak egiteko luzamendua edo zeuden instalaziotan ekoiztutako energiarengatik egin behar zaizkion ordainketaren jaitsiera, eta hau atzeraeraginezko ondorioekin, batzuk amortizatu gabe badaude ere.

Dakizuenez, GoiEner beste 224 elkarteekin batera eta 1756 lagun, (Px1NME) eredu energetiko berri baten aldeko plataforman parte hartzen du, eta plataforma honetatik hainbat salaketa eta protesta kanpaina egin dira: Pobrezia energetikoaren aurkako kanpaina, potentzia aldatzekoaren aldeko kanpaina, Estatu eta Europa mailan salaketak…

Duela gutxi, DesobEKIentzia kanpaina martxan jarri da. 15euroren truke har dezakezue DesobEKIentzia kit bat, barne duelarik:

  • Pankarta.
  • Pegatinak.
  • Txapak.
  • Oligopolioaren kontrako ekintzen txostena.
  • Argibide liburua.

Muntaiarako argibideak:

  1. Bilgarria kendu (kutxa ontzia ontzi urdinean sartu).
  2. PanKarta hedatu eta zure leihoan edo balkoian zintzilikatu.
  3. Pegatinak autoaren atzealdean edota karpetan jarri (asmatu toki deigarriak).
  4. Txapak berokian, jakan, poltsan …
  5. Eta azkenik telefonoa hartu eta bideo bat grabatu DesobEKIentzia bultzatzeko. Edozein elkarteren e

Artículos Relacionados

----