Mercado Social

“Frustrazioa energia politiko bilakatu nahi dugu musikaren bidez” (Robo Fundazioa)

Robo Fundazioa  artisten kolektiboak aldarrikatzen du musika kritikarako eta mobilizazio sozialerako tresna bat dela. Karlos Osinaga, Joseba Irazoki eta Roberto Herreros musikariek bultzatu zuten elkartea, eta harrezkero beste hainbat gehitu zaizkie, hala nola Nacho Vegas, Albert Pla edo Julieta Venegas. Urtarrilean kontzertu bat antolatu zuten Bilbon REAS Euskadi erakundearekin batera, eta musika erabili zuten gizartearekiko […]

1 febrero 2013

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

NULL
NULL

Robo Fundazioa  artisten kolektiboak aldarrikatzen du musika kritikarako eta mobilizazio sozialerako tresna bat dela. Karlos Osinaga, Joseba Irazoki eta Roberto Herreros musikariek bultzatu zuten elkartea, eta harrezkero beste hainbat gehitu zaizkie, hala nola Nacho Vegas, Albert Pla edo Julieta Venegas. Urtarrilean kontzertu bat antolatu zuten Bilbon REAS Euskadi erakundearekin batera, eta musika erabili zuten gizartearekiko eta ingurumenarekiko arduratsuagoa den kontsumoa sustatzeko, Dantza gaitezen beste modu batera  lelopean.

Zertan datza Dantza gaitezen beste modu batera kanpaina?

Zaloa Pérez, REAS Euskadi: REASen merkatu sozialaren gaia eta kontsumo zirkuitu alternatiboak lantzen ditugu; ekonomia solidarioaren esparruko erakundeak eta enpresak biltzen dituen sare bat gara, eta kontsumo arduratsuari buruzko sentsibilizazio kanpaina dezente egiten ditugu.  Robo Fundazioaren crowdfunding kanpaina atera zenean, ekarpen txiki bat egin genuen Goteo plataformaren bidez urteurren diskoa finantzatzeko, iruditu zitzaigulako bat zetorrela defendatzen eta lantzen ditugun baloreekin. Denok kontsumitzen dugun arren eta nahi dugulako gainera, batzuetan kontsumitzea esperientzia desatsegina izan daiteke, esaterako, azalera handi batera joaten garenean. Horrekin ere badu zerikusia kanpaina horrek. Guk aldarrikatzen dugu kontsumoak atsegina izan behar duela eta hortik dator «kontsumo hau ez da amodio kantu bat». Robo Fundazioa hona zetorrela eta, aukera aprobetxatu nahi izan genuen kontsumoaren gaia musikarekin eta dantzarekin lotzeko eta zerbait desberdina egiteko.

Zer da Robo Fundazioa?

Nacho Vegas, Robo Fundazioa: Pertsonez osatutako plataforma kolektibo bat da eta erakutsi nahi dugu musikak kanporantz ere begiratu dezakeela, kanpoan gertatzen denaz hitz egin dezakeela eta ahots kritikoa izan daitekeela eta ez autokonplazientea, musika independente eta alternatiboenetan ere zenbaitetan gertatzen den bezala. Robo Fundazioa 15M mobilizazioen ondoren sortu zen, Roberto hasi zen eta gero ni batu nintzaion; hain zuzen, bandcamp batean sortu zen, Creative Commons lizentziapeko kantuekin. Biok uste dugu krisi handi honen azpian krisi politikoa ere badagoela, eta ekintza sozialean sinesten dugu, baliozko mugimendu politiko bakarra delako. Horrela bada, REAS primeran egokitzen zaio gure filosofiari. Musikaren industrian asko aldatu dira gauzak azken hamar urteotan. Batetik, kudeaketa erakundeek, editorial handiek eta zigilu diskografikoek asko abusatu dute, bestetik, musika kontsumitzeko modua aldatu egin da eta orain bide alternatiboak dira nagusi, bidezkoagoak eta atseginagoak, Zaloak zioen bezala.

Musikari gisa, uste duzu bideragarriak direla lizentzia libreekin eta internetekin lotuta dauden musika sortzeko eta kontsumitzeko bide alternatibo horiek?

Nacho Vegas: Bai. Industria diskografikoak elikatu ezin duen munstro erraldoi bat sortu zuen, eta zorionez orain gainbehera dator. Zigilu handiak hondoratzen ari dira eta hori albiste ona da musikarentzat. Egia esan, kulturaren eta kasu honetan musikaren inguruan zebiltzan harrapari handiek bakarrik jasan dituzte beren ekintzen ondorioak. Horrek txoko bat ireki digu musika beste era batera hedatzen hasteko; talde txikiek, adibidez, ikusgarritasun handiagoa dute orain, lehen editorial handiek erabakitzen baitzuten nork atera behar zuen telebistan eta irratian.

Esan liteke antzeko zerbait gertatzen ari zaiola kontsumoari oro har?

Zaloa Pérez: Guk  antzeko gogoeta bat egin dugu REASen, baina ez musikari baizik eta ekonomiari aplikatuta. Ikusi dugu krisi honek enplegu galera handia ekarri duela, baina datuak ongi aztertuz gero, ikus daiteke suntsitu diren enpleguak eta enpresak mota jakin batekoak direla. Ekonomia sozialeko erakundeek, berriz, hobeto jasan dute krisia. Beraz, jakin behar dena da zerk bereizten dituen. Ekonomia solidarioko enpresen helburu bakarra ez da kapitala metatzea, baizik eta baita ere jarduera garatzen den tokiko pertsonei eta inguruari garrantzia ematea. Argi ikusi dugu ekonomia solidarioaren garaia iritsi dela, bistakoa baita alternatiba bideragarria dela. Horixe da krisitik ateratzeko bide bakarra.

Nacho Vegas: Analogia hori musika munduarekin egin daiteke; askotan argudio iruzurtiak erabili dira esanez Internetek zigiluetako enplegua suntsitu duela, baina krisia ongien daramatenak, hain zuzen, auto-edizio plataformak dira, zigilu independenteak eta txikiak, bokazioz lan egiten duen jendearenak.

Robo Fundazioan musika egiteko bestea modu bat defendatzen duzue, kolektibo gisa eta ez artista indibidual bezala…

Roberto Herreros, Robo Fundazioa: Bai, inoiz ez dugu esaten nork joko duen kontzertuetan, autoreak baino gehiago obra lehenetsiko duen plataforma bat sortu nahi dugulako. Bartzelonan kontzertu bat egin genuen eta kazetari batek esan zigun «jende asko etorri da, baina Kiko Venenok joko zuela esan izan bazenute askoz ere gehiago etorriko zatekeen!» Baina orduan zentzua galduko luke; proiektu honen alde onena da kolektibo bat dela, non musikari ezagunak eta ez hain ezagunak biltzen baitira, eta beraz, garrantzitsuena ez da nor dagoen kantuen atzean.

Nacho Vegas: Bestalde, ekintza sozialeko beste talde batzuekin harremanetan jarri nahi dugu. Patio Maravillas eta Diagonal-ekin egin genuen, eta orain REASekin. Hori da politena, ez baita oso zentzuzkoa Robo Fundazioaren kontzertu bat areto batean eskaintzea.

Roberto Herreros: Areto komertzialetatik deitzen digute, baina honelako ekimen batek ez du tokirik areto arrunt batean; musika eraman nahi dugu normalean musikarik egoten ez den tokietara.

Artículos Relacionados

----