Ecologismo

Sukaldaritza kolektiboko 7 enpresek iruzurra egin dute eskola jantokietan

Gure seme-alabek 175 egunez urtean erabiltzen dute jantoki zerbitzua. Euskal Eskola Publikoan 92.000 menu ematen dira egunero. Kontuak egiten hasita, ohartuko gara urtero 16 milioi menu baino gehiago banatzen direla gure eskola publikoetan. Menu hauek guztiak sukaldaritza kolektiboko (catering) 7 enpresak kudeatzen dituzte. Eta hau horrela da 2000. urteko martxoaren 22ko Legeak, Eusko Legebiltzarrean onartua […]

19 Febreiro 2016

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Gure seme-alabek 175 egunez urtean erabiltzen dute jantoki zerbitzua. Euskal Eskola Publikoan 92.000 menu ematen dira egunero.

Kontuak egiten hasita, ohartuko gara urtero 16 milioi menu baino gehiago banatzen direla gure eskola publikoetan. Menu hauek guztiak sukaldaritza kolektiboko (catering) 7 enpresak kudeatzen dituzte.

Eta hau horrela da 2000. urteko martxoaren 22ko Legeak, Eusko Legebiltzarrean onartua izan zenak, ezartzen duelako jantokientzat kudeaketa eredu bakarra onartzen dela: “Kudeaketa Zuzena” deritzona. Hau da, catering enpresek egindako kudeaketa.Horren eraginez, sukaldeak apurka desagertuz joan dira eskoletatik, eta ondorioz tokian bertan prestatutako menuak ere hein berdinean desagertu dira.

Kudeaketa ereduaren aldaketa mingarria izan zen eskola-sukalde askotan. Beraien eskolan eskaintzen zen janariaren gaineko kontrola galdu zuten, printzipioz aldaketa hau egiteko inongo beharrik ez zegoenean. Egun batetik bestera eskolako jantokiak harremanak hautsi behar izan zituen harakinarekin, baserritarrekin, azokako saltzaileekin, okinarekin, portuko arrantzaleekin… Enpresa arduratuko zen erosketak eta prozesu guztia burutzeaz.

Hau horrela, familia askotan galdetzen diogu gure buruari, zer jaten dute gure seme-alabek?

Sakatu hemen irakurtzen jarraitu nahi baduzu.

¿Quieres saber más sobre Ecologismo?

Últimas noticias sobre Ecologismo

Próximos eventos

Recursos

Related Posts

----