Varios

Inork arazorik bai euskaraz egiten badut?

Bost hizlarik prestatutako hitzaldia entzuteko prest geunden. Egitarauko xehetasun linguistikoen arabera, denak gaztelaniaz izango zirela ondorioztatu nuen. Goiener enpresako Olatz Azurzak ordea, galdera egin zuen: “Arazorik bai euskaraz egiten badut?”. Dozena bat lagun baino ez ginen izango, baina inork ez zuen besoa altxa euskaraz ez zela moldatuko esateko. Olatz Azurzak euskaraz eta gaztelaniaz egin zuen […]

18 Novembro 2014

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

NULL

Bost hizlarik prestatutako hitzaldia entzuteko prest geunden. Egitarauko xehetasun linguistikoen arabera, denak gaztelaniaz izango zirela ondorioztatu nuen. Goiener enpresako Olatz Azurzak ordea, galdera egin zuen: “Arazorik bai euskaraz egiten badut?”.

Dozena bat lagun baino ez ginen izango, baina inork ez zuen besoa altxa euskaraz ez zela moldatuko esateko. Olatz Azurzak euskaraz eta gaztelaniaz egin zuen galdera, eta erantzunik jaso ez zuenez, hitzalditxoa euskara hutsean egin zuen.

REAS Euskadik (ekonomia alternatiboaren eta solidarioaren sarea) antolatutako hitzaldia zen, Donostian, 2016ko gunean. Egun osoan zehar zeuden hitzaldiak eta egitaraua irakurriz gero ondoriozta zitekeen ia denak gaztelaniaz izango zirela, batek baino ez baitzuen adierazten bi hizkuntzetan egingo zela, eta beste batek euskaraz izango zela.

Goienerreko kideak beste lau hizlariek zein hizkuntzatan egin erabakitzea eragin zuen. Hurrengoa Energia Gara Euskadiko kidea zen eta hark barkamena eskatu zuen gaztelaniaz egingo zuelako, euskaraz ez baitzen hain ondo moldatzen. Hirugarrena, Koop57ko kidea, ezer adierazi gabe euskaraz aritu zen. Laugarrenak (Fiare Banka Etikoa) gaztelaniaz egingo zuela esan zuen, hala eskatu ziotelako eta hala prestatuta zeukalako (baina gai zen euskaraz egiteko). Bosgarrenak (Oikocredit) bi hizkuntzetan egin zuen, batetik bestera jauzi eginez.

Egoera esanguratsua Olatz Azurzak bistaratu zuena: entzule guztiak euskaraz ulertzeko gai eta bost hizlaritatik lau euskaraz hitzaldia emateko gai. Bost hitzaldiak gaztelaniaz izatea saihestu eta jardunaren erdia euskaraz entzun ahal izatea lortu zuen.

Iturria: Argia

¿Quieres saber más sobre Varios?

Últimas noticias sobre Varios

Próximos eventos

Recursos

Related Posts

----