Ecologismo

Elkarrizketa Goienerreko bazkide taxi-gidariari

– Aurkeztu zuen burua labur labur. Izena: Ioseba Arregi San Martin.Ogibidea: Taxi-gidaria (elektrikoa) Iruñean.Jaioterria: Iruñea. – Zer dela eta egin zinen GoiEnerreko bazkide? Kotxe elektrikoa kargatzeko sakonuneko tarifa sinesgaitza, aurkit dudan merkeenetakoa. Horrezaz gain, printzipio ekologikoak dituen bertako kooperatiba gazte batek eragiten duen erakargarritasuna. – Nola ikusten duzu zure inguruan garraio publiko arloa?  Hirietako autobusak […]

14 Abril 2016

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

– Aurkeztu zuen burua labur labur.

Izena: Ioseba Arregi San Martin.
Ogibidea: Taxi-gidaria (elektrikoa) Iruñean.
Jaioterria: Iruñea.

– Zer dela eta egin zinen GoiEnerreko bazkide?

Kotxe elektrikoa kargatzeko sakonuneko tarifa sinesgaitza, aurkit dudan merkeenetakoa. Horrezaz gain, printzipio ekologikoak dituen bertako kooperatiba gazte batek eragiten duen erakargarritasuna.

– Nola ikusten duzu zure inguruan garraio publiko arloa? 

Hirietako autobusak ke-mordoa botatzen ikusten ditudanean, eta kalean ni arnasa hartzen, minutuz minutu… Eta taxiak eta gainerako kotxeak ke-laino galanta altxatzen… Espero dut lehenbailehen behingoz desagertzea. Izan ere, herri barruko ibilaldiak ikatz lokomotoreen bidez egitea bezala da, berdin berdin. Ez du batere zentzurik. Ibilgailu elektriko batek, ez kutsatzeaz gainera, askozaz ere eraginkorragoa da, ez du mantentze lanik ematen, erosoagoa, isilagoa, errazagoa da… Ikatz lokomotorea lokomotore elektrikoaren aurka. Zentzuzko trantsizioa ez da egin, negozioa petrolioa eta errekuntza kotxeak saltzea baita.

– Taxi gidari zaren heinean, nola ikusten duzu zuen arloa? 

Taxia orokorrean azken krisian bizirauten saiatzen ari da. Egoera berriari egokitzen. Zerbait aipatze aldera, Premium markako kotxeak dituztenek, berritzea egokitzen zaienean, marka ekonomikoenetakoak erosten dituzte.

– Taxiz, zerbitzu publikotzat jotzen dugu eta normalean autobus eta tren garraioarekin bateragarria da. Hala ere, gero eta ahots eta enpresa-ekimen gehiago sumatzen ditugu arlo hori “desrregularizatzeko”. Taxi elektrikotik nola ikusten duzue zuen gremioaren bilakaera? 

Beti beharrezkoa izango da taxi kopuru minimo bat, taxi gidari “erregulatuak” “legezkoak”. Zerbitzu medikuak, mugikortasun mugatuko pertsonak, urgentziak, ikasleak, garraio bereziak… artatzeko besterik ez bada ere. 

Horrezaz gain, autonomoak garen aldetik, taxi gidari “erregulatuok” hilero hilero gure zergak ordaintzen ditugu, eta ez dira makalak gainera. Gainera, nik zehazki, Iruñako eskualdeari 120.000 euro ordaindu nizkion. “Desrregularizatzen” dute baina gero ez dago dirurik pentsioak, osasungintza, hezkuntza… ordaintzeko. Diru hori munduan zehar “desrregularizatutako”mila lizentziaren jabe den enpresariren baten sakeletan egongo da.

– Arlo horretan zuen burua berritzailetzat jotzen duzue edo motor elektrikoaren alde egiten duzue kostu kontuak direla eta, besterik gabe? 

Errealitateak erakusten digu ibilgailu elektrikoa dagoeneko erabili erabili daitekeela taxi lanetarako. Egun, ekonomikoki merezi duela. Urte pare baten buruan autonomia handiagoa eta prezio hobeak izango dituzten taxi elektriko aukera gehiago izango dugu. 

Guk diogu “lan egin daiteke horrelako kotxe batekin, hiri honetan”. Laborategiko akuritxoak izaten arriskatu gara. Eta pozik gaude. Nahiz eta guztia hain polita ez den. Mugak eta trabak egon badaude, hasiera guztiak zailak izaten dira. Baina hala eta guztiz ere, gidatzen askozaz ere atseginagoa den ibilgailu batekin gozatu ederra hartzen ari gara.

– Isuririk gabeko garraioaren alde egiteagatik instituzioen laguntzarik jasotzen al duzue?

Ibilgailu elektrikoak erosteko laguntzak ematen ditu tarteka Estatuak. Elektrikoa izateagatik, Iruñan ez dut aparkatzeko eremu urdina ordaintzen. Nafarroan ez dago laguntza gehiagorik. Euskal Autonomia Erkidegoan laguntzaren bat eskaintzen da.

Garraio publiko elektrikoa izate hutsagatik ez dugu laguntza berezirik. Ez, Bilboko taxi elektriko gidariak, ezta neronek ere. Bartzelonan eta Madrilen, esaterako, taxiak elektriko bihurtzeko laguntzak ematen dituzte, han bai.

– Zuen lehiakide kutsatzaileek bezalako fiskalitatea al duzue? 

Gezurra badirudi ere, nire ibilgailu elektrikoak aurreko petrolio-ibilgailuak baino zirkulazio zerga handiagoa ordaintzen du. Udal askok deskontuak egiten dituzte ibilgailu elektrikoa izateagatik. Nire Udalari eskatu eskatu diot. Baina kobratu berri didate eta ematen du ez dudala zorterik izan; 114 euro.

– Kutsadura handia duten zenbait hiri europarrek zilindrada handiko motorreko ibilgailuak erdigunean zirkulatzeko debekua dute, baita ibilgailu motordunak ere. Ez litzateke beharrezkoa taxientzat ere neurri murriztaileak ezartzea? 

Jakina. Herriko autobus guztiak, taxiak, administrazioko ibilgailuak kendu eta horien ordez kutsatzen ez duten ibilgailuak jarri beharko lirateke. Hori logika hutsa da. Administrazioa da aldaketa bultzatu behar duena, gure hiriak kutsatzeari utzi beharko liokeen lehena. Irakurri berri dut honako berri hau“ Amsterdam-en, 2025erako, autobus guzti guztiak elektrikoak izango dira”.

– Hitz egin iezaguzu zure ibilgailuaz: ezaugarriak, kontsumoa, autonomia, birkargatzeko behar duen denbora eta kargatzeko tokiak non dauden, baterien iraupena, zenbat gutxiago isurtzen duen, mantentze kostuak eta matxuren kostuak, ibilgailuaren fidagarritasuna. Gidari profesionala ez den bati aholkatuko zenioke ibilgailu elektrikoa erostea?

Bateria kargatuta ibilgailu honek 120-150 kilometro egin ditzake. Etxean kargatuz gero, gabeko tarifarekin kilometro kopuru hori egin daiteke 2 eurorekin. Etxean kargatzeko behar dugun denbora kontratatutako potentziaren araberakoa da, hiru ordutik hamar ordura.

Zorionez bizi garen zonaldean kargagailu publikoko gutxieneko sare bat dago. 

Ibilgailu hau kargagailu azkarrez ere balia daiteke. Eta kargagailu azkarrak bateriaren %80 kargatzeko gai dira ordu erdian. Bidean kargagailu azkarrak izanez gero, distantzia handiak egin daitezke. Aurreko astean, esaterako, esperimentu gisa, 450 km egin nituen egun bakarrean aipatutako kargagailuei esker. Kargagailu kopuru gutxieneko bat dago jarrita. Ez dira merkeak, ez baitute konpetentziarik. Baina, besterik ez bada ere, erabili erabili daitezke. Zerbait bada…

Ibilgailu-modelo hau aski probatu dute. Asko saldu dute eta dirudienez ez du arazorik ematen. Ez du mantentze-lanik. Polen iragazkia aldatu eta listo. Ibilgailu-modelo honek duen gauzarik okerrena kargagailua da. Denborak aurrera egin ahala, edukiera galtzen joaten da. Baina hori oso erraza da zaintzen. Ibilgailu-modelo honek kargagailuari 100.000 km.ko bermea ematen dio. Beste zenbait ibilgailu-modelotan arazoari erantzun hobea eman diote, eta ez dute hainbesteko edukiera galtzen. Eta kargagailuen bilakaera etenik gabekoa da. Nire ibilgailuaren hurrengo belaunaldiak, bi urte barru, autonomia bikoitza izango du. Espero dut lan egin ahal izatea bost urtetan zehar kargagailuaren edukiera txukun batekin (%70). Pozik egoteko modukoa litzateke, erabilera latza ematen diot eta. Beharbada gerora aldatu egingo dut edo partikular bati pasatu.

Ibilgailu hauek oso gomendagarriak partikularrentzat, betiere euren ohiko ibilbideetara egokituz gero. Eta hori bai, gutxieneko erabilera eman behar zaie kargagailua amortizatze aldera. Egun ibilgailuok garestixeagoak dira eta kontua ez da erosi eta garajean geldi edukitzea. Baina, ikusten dudanagatik, bi ibilgailu dauden etxeetan erabiliena da alde handiz (ia erabiltzen duten bakarra). Ezinhobea da enkargu bat egitera joateko, ezusteren batean etxetik atera behar duzunerako… eta gauza guztietarako. Izan ere, seme-alabak badituzu, eurek ibilgailu elektrikoa erabiltzea baino ez dute nahiko,…, hori bai, uzten badiezu.

Ekonomia garrantzitsua da oso. Eta kontuak zuzen eta ondo egin behar dira. Horrezaz gain, ibilgailuok onura psikologikoak ere ekarriko dizkigute. Poztasun handia sentitzen dugu ibilgailuok gidatzean. Arrazoi ugari tarteko.

– Mugikortasun elektrikoari aurrea egitea kostatzen ari zaio, espero zena baina gehiago, antza. Nola ikusten duzue etorkizun hurbila? Badago zenbait herrialde azkarrago doana ala erosteko ahalmen huts kontua da?

Ibilgailu elektrikoak garestiagoak dira. Baina pixkana pixkana prezioak behera egiten ari dira. Bi urteren buruan oso modelo interesgarriak azalduko dira. Eta oraingoa, gero eta ekonomikoagoak. Beste zenbait herrialdetan antzetsu balio dute ibilgailu elektrikoak eta konbustio ibilgailuak. Hori horrela izanda, herrialde horietan ibilgailu elektrikoen salmenta izugarri egiten ari da gora.

– Esan nahi duzuna GoiEnerren inguruan, ze ekarpen positibo egiten dizu, zertan nahi zenuke hobetzea eta zer ekarpen egingo zenuke zuk hobetze horretan.
Oraindik eskarmentu txikikoa naiz, izan ere bazkide egin berria naiz. Energia elektriko erosle kooperatiba baten bila nenbilen eta GoiEnerrekin topo egitea ustekabe atsegina izan da. Oso gauza ederra da jakitea bertakoa dela, kooperatiba eta iraunkortasunaren eta energia garbien alde diharduela. Horrexegatik besterik ez bada ere, onena opa diot.

taxia-kargatzen

¿Quieres saber más sobre Ecologismo?

Últimas noticias sobre Ecologismo

Próximos eventos

Recursos

Related Posts

----