Mercado Social

Ekonomia Solidarioaren Azokak arrakasta handia izan du

Azaroaren 16an eta 17an Ekonomia Solidarioaren I. Azoka egin zen Bilboko Zabalguneko merkatuan. Bertan Merkatu Soziala proiektua aurkeztu zuten, berdintasuna, ingurumen jasangarritasuna eta balio demokratikoak oinarritzat dituzten ondasun eta zerbitzuak ekoizten, banatzen, finantzatzen eta kontsumitzen dituen sarea. REAS Euskadik antolatutako azoka egin aurretik, Estatuko beste herrialde batzuetan aurkeztu zuten Merkatu Soziala (Mercado social) egitasmoa: Aragoin, […]

2 Decembro 2013

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Azaroaren 16an eta 17an Ekonomia Solidarioaren I. Azoka egin zen Bilboko Zabalguneko merkatuan. Bertan Merkatu Soziala proiektua aurkeztu zuten, berdintasuna, ingurumen jasangarritasuna eta balio demokratikoak oinarritzat dituzten ondasun eta zerbitzuak ekoizten, banatzen, finantzatzen eta kontsumitzen dituen sarea.

REAS Euskadik antolatutako azoka egin aurretik, Estatuko beste herrialde batzuetan aurkeztu zuten Merkatu Soziala (Mercado social) egitasmoa: Aragoin, Bartzelonan eta Madrilen. Toki guztietan publiko ugari erakarri zuen merkatuak eta komunikabideetan ere oihartzun handia lortu zuen. Antzeman daitekeenez, hiritarrak kapitalismoaren alternatiba ekonomikoak bilatzen ari dira, eta ondorioz, aukera horiek, xumetasunez baina, hazten ari dira.

Bilboko Zabalguneari bizitasuna eman zioten egun eta erdiz 50 entitate eta enpresek. Merkatu sozial horretan denetariko produktu eta zerbitzuak eskura zitezkeen. Bertan izan ziren baztertze egoeran dauden pertsonen alde diharduten hainbat laneratze enpresa, baita kooperatiba ugari ere: aseguru etikoen, energia berriztagarrien, parekidetasun eta jabekuntzaren, komunikazioaren eta kontsumo arduratsuaren arloetakoak. Topaketan parte hartu zuten, halaber, banku etikoko hainbat ekimen eta elikadura subiranotasunaren zein bidezko merkataritzaren harira lan egiten duten zenbait erakunde; eta produktu ugari salgai jarri zituzten: gazta, ogia, jogurtak, barazkiak, mermelada, txokolatea eta kafea, besteak beste.

Hamaika hitzaldi ere eskaini zituen azokak, plazan jarritako karpan. Gainera, haurrentzako ekintzak burutu zituzten eta tokiko produktuak dastatzeko txosna ere bazegoen. Gauean, La Baldosa Flotante taldeak kontzertua eskaini zuen.

Denera, 4.561 pertsona hurbildu ziren jaialdira, adin guztietakoak, ikusmin handikoak, kontsumitzaile arduratsuak, aurpegi ezagunak eta ezezagunak… Hitzaldi eta tailerretan, berriz, 400dik gora partaide izan ziren, eta haurrentzako ekintzek 550 ume bildu zituzten. Pertsona horiek guztiek zentzua eman diote Euskadiko Merkatu Sozialari eta horrek dakarren filosofiari. Hala zihoen leloak: “Ekonomia desberdina, bizitza hobea lortzeko”.

Gauzak elkarlanean, kooperatuz, egiten ditugunean daukagun indar handiaz ohartzeko balio izan digu azokak. Hortaz, lana ez da hemen amaituko. Aitzitik, hasten ari gara. Ez da bakarrik ibiltzeko garaia, alternatibak sortzen jarraitzeko eta guztion esfortzuarekin emandako aurrerapauso txikiez gozatzeko momentua da. Elkar ikusiko dugu hurrengo azokan, baina batez ere, egunerokotasunean bat egingo dugu Merkatu Sozialean eta Ekonomia Solidarioan.

Leire Álvarez de Eulate (REAS Euskadi)

Azokaren argazkiak

Related Posts

----