Mercado Social

Beste ekonomia eredu bat posible dela baieztatzen duen azoka

Egunotan Tolosa egungo sistema ekonomikoari alternatibak eraikitzeko kokalekua bihurtu da. Martxoaren 2an hasita hainbat eta hainbat jardunaldi, hitzaldi eta topaketa egin dira Ekonomia soziala, ekonomia pertsonen zerbitzura jardunaldien baitan. Gaurkoan ekonomia solidario honen adibideak kalera ateratzeko eguna izan da. Trianguloa plazan Ekonomia Solidarioaren I. Azoka ospatzen ari baitira.  Naiara Roldan de Aranguiz. TOLOSALDEKO ATARIA. Trianguloa plazan postu ezberdinak bildu dira […]

10 Marzo 2015

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Egunotan Tolosa egungo sistema ekonomikoari alternatibak eraikitzeko kokalekua bihurtu da. Martxoaren 2an hasita hainbat eta hainbat jardunaldi, hitzaldi eta topaketa egin dira Ekonomia soziala, ekonomia pertsonen zerbitzura jardunaldien baitan. Gaurkoan ekonomia solidario honen adibideak kalera ateratzeko eguna izan da. Trianguloa plazan Ekonomia Solidarioaren I. Azoka ospatzen ari baitira. 

Naiara Roldan de Aranguiz. TOLOSALDEKO ATARIA. Trianguloa plazan postu ezberdinak bildu dira ekonomia solidarioaren aldeko apustua herritarrei ezagutarazi eta gerturatzeko. Horien adibide dira, kontsumo taldeak, Ekologistak Martxan-eko kideak, Peñascal Fundazioa, Ehne sindikatua, Somenergia energia berdearen kooperatiba, Goiener…

Batzuek produktuak salgai dituzte, besteek zozketa bidez euren ekimenak ezagutara eman nahi dituzte, beste batzuek kontsumo taldeak kasu kide berriak eurenganatu nahi dituzte. Baina guztiek azken batean ekonomia eredu alternatibo baten aldeko apustua egiten dutela azpimarratu nahi dute.

Azokaz gain, gaiera, kultur etxea proiektu hauek plazaratzeko mintzalekua bihurtu da. Bertan SETEM Hego Haizeak Kontsumo arduratsua, bidezko merkataritza, banka etikoa eta arropa garbia kanpainari buruzko bideoen proiekzioa egin da. Ondoren, Ekologistak Martxaneko kide Martin Mantxok Kontsumoa eta zor ekologikoahitzaldia eskaini du. Goiener euskal kooperatibak ordea, Energia kontsumitzeko eredu berri bat izan du hizpide.

Argazkiak  ikusteko eta irrati elkarrizketak entzuteko, sakatu hemen.

Ekonomia soziala plazaratzeko azoka egin zen (28 kanala)

 

Related Posts

----