Economía Solidaria

Batura. Ekonomia Sozial Eraldatzailearen EHko Mapa (crowdfunding)

Mapa honen helburua Ekonomia Sozial Eraldatzaileko iniziatiba edo entitate ezberdinak biltzea izango da. Kontsumo arduratsua praktikan jartzeko tresna baliagarria izango da, hauek zer eskaintzen duten eta non aurkitzen diren jakingo baituzu. Iniziatiba edo entitate hauei ikusgarritasuna ematetik haratago, entitateen interkooperaziorako edo hauek saretzen laguntzeko tresna ere izango da, merkatu sozialasortzeko bidea indartuko duena. www.batura.eus webgunea izango da maparen plataforma. Bi aukera izango dira bilatzailean; lehen aukera mapatik […]

19 Novembro 2015

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Mapa honen helburua Ekonomia Sozial Eraldatzaileko iniziatiba edo entitate ezberdinak biltzea izango daKontsumo arduratsua praktikan jartzeko tresna baliagarria izango da, hauek zer eskaintzen duten eta non aurkitzen diren jakingo baituzu. Iniziatiba edo entitate hauei ikusgarritasuna ematetik haratago, entitateen interkooperaziorako edo hauek saretzen laguntzeko tresna ere izango da, merkatu sozialasortzeko bidea indartuko duena.

www.batura.eus webgunea izango da maparen plataforma. Bi aukera izango dira bilatzailean; lehen aukera mapatik bertatik bilatzea izango da, inguruan dauden entitateak bilatuz. Beste aukera, kategoria ezberdinak filtratuz bilatzailearen bidez egin ahal izango da: hizkuntza irizpideak, parekidetasun irizpideak, iraunkortasun irizpideak, produktu mota eta abar.

Entitate bakoitza mapan kategorien arabera kokatu ahal izateko galdetegi bat osatu dugu. Galdetegi horretan hainbat ezaugarriri buruzko erantzunak eman beharko dituzte entitateek: funtzionamendu demokratikoa, jabetza mota, aberastasunaren banaketa, hizkuntza irizpideak, parekidetasun irizpideak, iraunkortasuna eta abar. Irizpide bakoitzaren ebaluazioa erabiltzailearen esku egongo da. Helburua ez da entitate hauen arteko lehia bultzatzea, ea nor den koherenteagoa, baizik eta eraldaketaren norabidean eman beharreko hurrengo urratsen norabidea markatzea, eredu ekonomiko demokratikoa eraikitzeko.

Ideiaren garapena Kataluniako XESek (Xarxa dEconomia Solidària) garatu duen paMAPAm mapa kolaboratiboan oinarrituta egin dugu. Webgune hori bisitatu eta saltseatzera gonbidatzen zaituztegu, egin nahi dugunaren ideia irudikatuko baituzue.

Suscríbete a nuestro boletín Recibe todas las novedades del portal de la economía solidaria en un solo click suscribirse

Related Posts

----