Ecologismo

2016ko Bilboko Aste Nagusi pixka bat jasangarriago batean lagundu du GoiEnerrek

Iazko Bilboko Aste Nagusian bi konpartsek argindarra GoiEnerrekin kontratatzeko erabakia hartu zuten, aurten 21 konpartsa izatera pasa dira argindar berriztagarria GoiEnerrekin kontsumituko dutenak. Hontzak konpartsako Galder Antonek zera adierazi digu: GoiEner aurkeztu zuten Bilboko Konpartsen batzarra ospatzerako, beraiek GoiEnerrekin kontratatzeko erabakia hartua zutela. Aurretik ezagutzen zuten; kooperatiba bat izateak eta iturri berriztagarrietatik energia hornitzeak beraien ideologiarekin bat egiten zuelako […]

15 Setembro 2016

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Iazko Bilboko Aste Nagusian bi konpartsek argindarra GoiEnerrekin kontratatzeko erabakia hartu zuten, aurten 21 konpartsa izatera pasa dira argindar berriztagarria GoiEnerrekin kontsumituko dutenak.

Hontzak konpartsako Galder Antonek zera adierazi digu: GoiEner aurkeztu zuten Bilboko Konpartsen batzarra ospatzerako, beraiek GoiEnerrekin kontratatzeko erabakia hartua zutela. Aurretik ezagutzen zuten; kooperatiba bat izateak eta iturri berriztagarrietatik energia hornitzeak beraien ideologiarekin bat egiten zuelako hartu zuten erabakia. Bestalde, aurten beste ekintza batzuk ere burutuko dituzte ingurumena babesteko helburuarekin. Bilboko Konpartsekin batera, Hontzak konpartsak jaietan lurrean geratzen diren plastikozko edalontziak batzen lagunduko dute (asteazkenetik ostiralera) hauek tratatzera eramateko eta ondoren berrerabiliak izateko. Horrela plastikoaren zikloa itxiko dute.

Eguzkizaleak konpartsako Iker Ormaecheak berriz esan digu bera Goienerreko bazkidea dela jada eta Bilboko Konpartsen batzarretan egon dela hasieratik Goiener zer den azaltzen eta konpartsek dituzten zalantzak argitzen. Jendea oso pozik dagoela komentatu digu eta ez dutela momentuz inolako arazorik izan argindarrarekin. Bilboko Konpartsen azpiegituretako arduradunak eskerrak eman dizkie laguntzagatik eta izan duen arrakastagatik. Kontutan izan behar da konpartsez aparte, eszenatokiak eta muntaien kontratua ere Goienerrekin kontratatuak izan direla eta hauek ere ez dutela arazorik izan.

¿Quieres saber más sobre Ecologismo?

Últimas noticias sobre Ecologismo

Próximos eventos

Recursos

Related Posts

----