Pobreziaren aurkako Nazioarteko Egunaren Adierazpena (Bilbo)

NULL

Buscador de recursos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

NULL

Bilbo, 2008ko urriak 17
POBREZIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA
Eta zuk, zer egingo duzu?

Aurten ere pobreziaren aurkako nazioarteko eguna ospatzen da eta, berriro, erakunde desberdinek euskal gizartea mobilizatzera deitzen dugu maila guztietako pobrezia bukatzeko neurri zehatz eta eraginkorrak lortu artean.

Oraingoan sistema ekonomiko eta neoliberala kontrol politiko eta hiritarretik at dagoela erakutsi eta planetako geroz eta sektore zabalagoetan (gure ustezko gizarte garatuetan barne) pobrezia eta bazterketa adierazpen gehiago sortzen dituen krisi global baten erdian egiten dugu.
Aste hauetan espekulazioa eta arduragabeko aberastasuna beraien izateko arrazoi egin duten finantza-erakunde multimilioidunak erreskatatzera jo den bitartean, milioika pertsonek beraien egoera prekarioa arriskuan ikusten dute. Domino bat izango balitz bezala, energien eta janarien sektorera hedatu den krisiak gure munduko mila pertsona baino gehiago gosera eta muturreko pobreziara derrigortu dituen gurpil zoroa itxi du.
Hori gutxi balitz, krisiak, pertsonak askatasunean mugitzeko eskubidearen aurrean, Iparraldeko herrialdeak politika autoritarioetara bueltatzeko, gizarte kohesioan atzera pausoak emateko edota gobernuek garapena sustatu eta herrien arteko desberdintasunak gutxitzeko konpromisoak ahanzteko aukera eskaini du.
Ekitaldi honetarako aukeratu dugun goiburukoa “Eta zuk, zer egingo duzu?” da. Honekin pobreziaren iraunkortasuna justifika ezina eta ekidin daitekeela ziur gaudela azpimarratu nahi dugu. Eta zuk, herritar guztiekin batera, asko egin dezakezula.
Mobiliza zaitez eta salatu
Nazioarteko mobilizazio sozialak bakarrik lortu dezake egun injustizia sortzen duten politikak aldatzea:

  • kanpo zorra mantentzea;
  • Komertzioaren Munduko Erakundearen, Munduko Bankuaren eta Nazioarteko Moneta-Fondoaren politikak Hegoaldeko ekonomien, nazioarteko komertzioaren eta nekazaritzako politiken aurrean;
  • Europar Batasunaren neurriak inmigrazioaren eta eskubide politiko eta sozialen murrizpenaren aurrean;
  • Nazioarteko enpresek kontrol guztietatik kanpora dituzten pribilejioak…

Parte hartu eta antolatu zaitez
Gizarte erakundeok gure gizartearen eta munduaren norabidea aldatzeko egiten dugu lan. Parte hartu gurekin:

  • gizarte bazterketaren aurkako borrokan;
  • ekonomia alternatiba solidarioak sustatzen;
  • hegoaldeko komunitate eta erakundeekin lankidetzan;
  • emakume eta gizonen berdintasunerako borrokan;
  • ingurugiroaren defentsan;
  • datozen lekutik datozela ere, pertsona guztien oinarrizko eskubideen borrokan;
  • zerbitzu publikoen eta gizarte babes sistemaren defentsan, gure gizarteko sektore ahulenak gehiago kaltetuko dituzten murrizpenak sortu ez ditzaten…

Eguneroko bizitzan dago zure indarra

  • Zure diruak ez dezala espekulazioa edo armen inbertsioa mantendu edota pobretutako herrialdeak are gehiago zorduntzen lagundu.
  • Banku horietatik dirua atera eta finantziazio proposamen alterinatiboak landu, banka etikoan parte hartu.
  • Zure kontsumoa zure tresnarik onena da, ez mantendu berarekin pertsona gutxiren pribilegioetan eta gehiengoaren urritasunean oinarritzen den sistema eta bizitza modua.
  • Arduraz kontsumitu, bidezko merkataritzaren, ekoizpen ekologiko eta iraunkorraren eta tokiko ekonomien alde egin.
  • Lankidetza eta elkarrenganako sostengurako guneak sustatu, pertsonen arteko harremanak merkantilizatuta egon ez daitezen, edota genero, nazionalitate, jatorri etniko edota orientazio edo nortasun sexualarekin erlazionatutako pribilegioetan oinarrituta egon ez daitezen…

Zuk asko egin dezakezu gaur, urriak 17, pobreziaren aurkako ahotsa jasotzen duten beste hainbat pertsona eta gizarte mugimenduekin batera. Ez dago etsipena eta desmobilizazioa baino krisi okerragorik. Bidezkoagoa eta solidarioagoa den mundu bat eraikitzea zure esku dago, gure esku.
EAPN Euskadi
REAS Euskadi
Euskadiko GGKEen Koordinakundea + Zero Pobrezia
EGK
Berrian argitaratutako laburpena