Mercado Social

Euskadiko Ekonomia Solidarioaren II. Azokaren arrakasta

Joan den azaroaren 15ean, Euskadiko Ekonomia Solidarioaren II. Azoka Donostian ospatu genuen, merkatu sozialaren eraketaren baitan. Merkatu Soziala, irizpide etiko, demokratiko, ekologiko eta solidarioekin funtzionatzen duen ikasketa, ondasun eta zerbitzuen ekoizpen, banaketa eta kontsumo sare bat da. Sarea, ekonomia solidarioaren entitate eta enpresez eta banakako zein taldeko kontsumitzailez osatuta dago. Azokan bi erakusketa gune zeuden: […]

20 Novembro 2014

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Ekonomia Solidarioaren II Azoka (Donostia)

Joan den azaroaren 15ean, Euskadiko Ekonomia Solidarioaren II. Azoka Donostian ospatu genuen, merkatu sozialaren eraketaren baitan. Merkatu Soziala, irizpide etiko, demokratiko, ekologiko eta solidarioekin funtzionatzen duen ikasketa, ondasun eta zerbitzuen ekoizpen, banaketa eta kontsumo sare bat da. Sarea, ekonomia solidarioaren entitate eta enpresez eta banakako zein taldeko kontsumitzailez osatuta dago.

Azokan bi erakusketa gune zeuden: bata 2016 Gunean kokaturik, zeinek 2.769 bisita izan zituen, eta bestea aldameneko Larramendi kalean jarritako karpa batean kokaturik, 4.260 bisita jaso zituelarik. Erakusketa gune hauetan, esparru ezberdinetako produktu eta zerbitzuak hurbildu zizkiguten 39 enpresa eta entitatek parte hartu zuten: finantza etikoak, elikadura subiranotasuna, energia berriztagarriak, bidezko merkataritza, hondakinen kudeaketa jasangarria, ostalaritza eta ehungintza, besteak beste.

Azokak, hitzaldi eta tailerrentzako bi gune zeuzkan. Bertan, egun osoan zehar, 10 sentsibilizazio eta eskualdaketa jarduera burutu ziren, 200 pertsonatik gora parte hartu zutelarik. Jolas-jarduera hezigarriak aurrera eraman zituen txikigunea eta tokiko produktu ekologikoak eskaintzen zituen txosna ere azokan egon ziren.

Irekiera ekitaldian, Eusko Jaurlaritza, Lanbide, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala, alderdi politiko, sindikatu,  erakunde sozial eta Gipuzkoako beste udalerrietako hainbat ordezkari instituzional parte hartu zuten.

Azoka hau, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren lankidetza eta garapenerako hezkuntza sailen laguntzarekin ospatu da.

Informazio gehiago:

Azokaren laburpen bat bideo honetan daukazue ikusgai:

 

Related Posts

----