Argitalpena: Estrategia politiko-pedagogikoa unibertsitate eraldatzaile batentzat

Buscador de recursos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Estrategia politiko-pedagogikoa unibertsitate eraldatzaile batentzat 2015ean Emaús Gizarte Fundazioak hasitako Ekimuin: unibertsitate eredu eraldatzaileak eraikitzen prozesuko fruitua da.

Prozesu hau genero zuzentasunarekin, pertsonen aniztasunarekin eta Ekonomia Sozial eta Solidarioaren (ESS) tokiko eta globaleko proposamen sozioekonomikoekin bat etortzen den unibertsitate eredu bat eraikitzen laguntzeko nahian garatu egin da. Horretarako, azken lau urte hauetan zehar ikasketa eta artikulazio prozesu desberdinak garatu dira, baita ere Euskal Herriko zein Latinoamerikako unibertsitateko komunitatearen subjektu eraldatzileentzat (irakasle, ikasle eta gizarte kolektibo) mobilizatzaileak eta indartzaileak izan diren zenbait truke dialogiko.

Hortaz, prozesu honetako lehen fase batek (2015-2017) Ekimuin: Unibertsitate eredu eraldatzailea izan zuen emaitza. Era parte-hartzailean eraikitako proposamen honek ESSa aktiboki bultzatzeko zuen helmuga, Euskal Herriko unibertsitateko campus desberdinen espazio formal eta informalen arteko sinergiak kontuan hartuz. Bigarren fasean (2017-2019), berriz, unibertsitate eraldatzaile baten eraikuntzari lagun diezaioten estrategia eta ibilbide-orri partekatuak eta ilusionagarriak sustatzeko beharra izan dugu abiapuntu. Hori dela eta, Unibertsitate eredu eraldatzaile bat bultzatzen eta agerian jartzen laguntzen duen estrategia politiko-pedagogiko baten eraikuntza sustengarria eta partekatua izan da gure helmuga, Euskal Herriko unibertsitateetan ESSa bultzatuz.

Era berean eta helmuga honi begira, unibertsitateko hezkuntzaren eremu formal eta ez formalean lan-ildo desberdin garatu izan ditugu, hainbeste eragilerekin hausnarketarako guneak bultzatu eta garatu izan ditugu eta, bai iparraldeko eta hegoaldeko hezkuntza eta gizarte eragileren ekarpenak koordinatu izan ditugu azken bi urte hauetan zehar. Honek guztiak, gaur egun aurkezten dugun estrategiaren eraikuntza izan du ondorio. Publikazio honek unibertsitate eraldatzaile baten ereduan aurrera egiteko dauzkagun baliabide eta beharrezko akzioak zeintzuk diren estrategikoki hausnartzen laguntzea espero dugu.