LABIRINTOA. KOMIKIA

Cómic "El laberinto"

Buscador de recursos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Cómic "El laberinto"

REAS Euskadi eta Alboan erakundeetan hausnarketa eta ikerketa ekintzetan sakondu egiten dugu gure lana: Gatazkarik Gabeko Teknologia alorrean, erosketa publiko etikoa bultzatzean; REAS Euskadi-ren sustapenaz, ekonomia solidarioaren auditoretza sozialaren adierazleak partekatzean, eta garapen alternatiborako proposamen jakinetan.

Bortizki bizi dugun pandemiaren egoerak indartu egiten du gure gizarte globalean eraldaketa sakona beharrezkoa delako uste osoa. Gizateria krisialdi ekologiko eta sozialean bizi delako seinale nabarmena da, eta, horren ondorioz, denen artekoa beste modu batean zaindu eta partekatu behar dugulakoa. Modu berriak beharrezkoak dira harremanak garatzeko, ekoizteko eta kontsumitzeko, gizateriaren eta planetaren etorkizuna posible egiteko.

* Aipatutako materiala Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatutako proiektu honen barruan kokaturik dago: “Ikaszabaltzen II – Ezagutza eta arrazoibide kritikoa sortu, Latinoamerikan eta Euskadin garatzen diren ekimen ekonomiko solidarioen, sozialen eta feministen praktikatik”