Alternatibak eta Politika Publikoak Elikatzen

alimentando alternativas

Buscador de recursos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

alimentando alternativas

Alternatibak eta Politika Publikoak Elikatzen webgunea aurketzu nahi dizugu.

Bertan, Etxalde, Ehne Bizkaia eta Bizilurretik azken urteetan egindako ibilbidean ezagutu ditugun tokian tokiko ekimenak bildu ditugu. Bereziki bi prozesu hauetan: Euskal herrian beste bizi ereduak lortzeko  burujabetzak ereiten eta Politika publikoak elikatzen Mintegian.

Webgunea mapa bat da. Mapan aurkituko dituzuen iniziatibek, elikadura burujabetza marko bezala edukita, bestelako burujabetza edo eremuak ere garatzen dituzte (emakumeen autonomia, burujabetza energetikoa, etb); eragile anitzak izan dira bultzatzaileak (administrazio publikoak, nekazal mugimendua, kolektibo sozialak…) eta, bide desberdinak jarraitu dituzte (diagnostikoak eginez, arautzen, iniziatibak martxan jartzen…) Irizpide hauek erabiliz, ekintza guztiak mapan kokatuta agertzen dira.

Hemendik aurrera, ekimen berriak igoko ditugu, eta protagonistak ere beraien esperientziak igotzeko aukera izango dute/duzue PARTE HARTU izeneko gunean. Beraz, webgunea ezagutzeko eta saltseatzeko gonbidatzen zaituztegu, zuek bultzatzen edo ezagutzen dituzuen esperientziak igotzeko eta interesatuko zaionari bidaltzeko.

Elika ditzagun alternatibak!