REAS Euskadi-OlatuKoop elkarlan hitzarmena

REAS Euskadi eta OlatuKoop-ek kolaborazio-hitzarmen bat sinatu dute Gasteizko Ekonomia Solidarioaren VI. Azokan. Ikuspegi kritikoa dugu egungo sistema sozioekonomikoaren gainean. Horrez gain, interes komuna dugu alternatibak sustatzeko, animatzeko eta sortzeko, beti ere, hainbat balore oinarri: kooperazioa, elkarrekikotasuna, autogestioa, elkartasuna edota bizitzaren iraunkortasuna. Carlos Askunzek eta Beñat Irasuegik, hitzarmeneko sinatzaileek, ekonomia sozial, solidario eta eraldatzailea garatu nahi […]

26 June 2018

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

REAS Euskadi eta OlatuKoop-ek kolaborazio-hitzarmen bat sinatu dute Gasteizko Ekonomia Solidarioaren VI. Azokan. Ikuspegi kritikoa dugu egungo sistema sozioekonomikoaren gainean. Horrez gain, interes komuna dugu alternatibak sustatzeko, animatzeko eta sortzeko, beti ere, hainbat balore oinarri: kooperazioa, elkarrekikotasuna, autogestioa, elkartasuna edota bizitzaren iraunkortasuna.

Carlos Askunzek eta Beñat Irasuegik, hitzarmeneko sinatzaileek, ekonomia sozial, solidario eta eraldatzailea garatu nahi dutela Euskal Herrian nabarmendu dute. “Ekonomia justuago, demokratikoago, inklusiboago, ekologikoago eta feministagoaren alde lan egiten dugu”.

Hitzarmena lau puntutan oinarritzen da:

  1. Merkatu soziala eraikitzea eta zabaltzea
  2. Alternatiba ekonomikoen gaineko diskurtsoaren promozionatzea, eta ekonomia sozial, solidario eta eraldatzailearen sustatzea
  3. Sareetako bakoitzak sustatutako ekimenak hedatzeko eta sostengatzeko konpromisoa
  4. Hitzarmen honetan jasota dauden helburu konpartituak aurrera eramaten laguntzeko proiektu komunak identifikatzea eta garatzea
¿Quieres saber más sobre ?

Últimas noticias sobre

Próximos eventos

Recursos

Related Posts

----