Varios

6. pabiloia: sortzaileen sinergiarako gunea

6. pabiloia izenpean, arte eszenikoen, dantzaren eta antzerkiaren munduko hainbat sortzaile aurkeztu dira sustatzaile gisa, sinergiak bultzatzeko eta autokudeaketa-ariketa partekatua egiteko. Horrek guztiak esperientzia berritzailea sortzen du: sortzaileek berek gidatzen dute beren lanen zabalkundea eta ikusleen konplizitatea bilatu. Are gehiago, hauek ikusleak ez ezik, proiektuaren bazkide ere bihur daitezke. Berreskuratutako industria-nabe hori hizkuntza berrietan espezializatutako […]

31 March 2020

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

6. pabiloia izenpean, arte eszenikoen, dantzaren eta antzerkiaren munduko hainbat sortzaile aurkeztu dira sustatzaile gisa, sinergiak bultzatzeko eta autokudeaketa-ariketa partekatua egiteko. Horrek guztiak esperientzia berritzailea sortzen du: sortzaileek berek gidatzen dute beren lanen zabalkundea eta ikusleen konplizitatea bilatu. Are gehiago, hauek ikusleak ez ezik, proiektuaren bazkide ere bihur daitezke.

Berreskuratutako industria-nabe hori hizkuntza berrietan espezializatutako zentro bihurtu nahi dute, sortzaileek beren lanak formatu eszeniko txiki, ertain eta handian zabaltzeko aukera izan dezaten, eta eztabaidarako eta topaketarako foro irekia izan dadin.

Arte Eszenikoetako profesionalentzako antzerki laborategia

6. pabiloia antzerki laborategia ere bada arte eszenikoetako profesionalentzat. Horiek sormen-proiektuak partekatzen dituzte ariketa gisa, bilaketa gisa, ikerketa gisa. Era berean, bilatzen dute, batetik, praktika; bestetik, proban jartzea eta, hirugarrenik, beste zuzendari, sortzaile eta interprete batzuekin mestizajeak egitea.

Gazte konpainia

Pabiloi 6ko Gazte Konpainia 2015ean sortu zen arte eszenikoen proiektu aitzindaria da. Euskal Herriko hainbat antzerki eskoletatik etorritako aktore gazteek osatzen dute. Horrela, arte eszenikoetan prestatutako gazteei lehen esperientzia profesional gisa balioko dien plataforma bat sortu nahi da; sektorearekin lehen kontaktua izan dezaten, bertan esperientzia handia duten taldeen eskutik.

Horrela, 6. pabiloiak etorkizuneko profesional artistiko eta teknikoak sortzen laguntzen du: trukea ahalbidetzen du eta antzerki-ikerketa eta antzerkian ikusle gazteak sartzea sustatzen du, kalitatezko testuak eszenaratzea ardatz duen proiektu pedagogiko baten bidez.

Sortu zenetik, lau ekoizpen propio estreinatu dira bertan; azkena ‘Ubu, finantzen errege/Ubú, rey de las Finanzas’, 33 aktore gaztek antzezten dutena.

‘Ubú, rey de las finanzas’

Ramon Barea aktore ezagunak Pabiloi 6ko Gazte Konpainia zuzentzen du urtarrilean estreinatutako ‘Ubú, rey de las Finanzas’ lanean, eta egunotan bere azken funtzioak egiten ari da.

Alfred Jarryren testuaz Raúl Quirós Molinak egiten duen bertsiotik abiatuta zuzentzen du Bareak obra hau. Gainera, ‘Mugarik gabeko ekonomistak ‘antzezlaneko taldearekin elkarlanean aritu da.

 

Related Posts

----