Finanzas Éticas

Koop57, finantza burujabetza eraikitzeko alternatiba

Egungo eredu ekonomiko kapitalista gainditu eta pertsonak, ingurumena, lurraldea eta osasuna erdigunean jarriko dituena eraikitzeko bidea jorratzen segitzen du Koop57, iaztik aurrezki etiko eta solidarioaren esparruan diharduen kooperatibak. Bilbon atzo egindako agerraldian, dei berezia egin zieten oinarri horiek partekatzen dituzten herritar eta kolektiboei sistema ekonomikoa eraldatzeko subiranotasun esparru ezberdinak artikulatzera, izan elikaduran, energian, zaintzan eta, […]

28 November 2016

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Egungo eredu ekonomiko kapitalista gainditu eta pertsonak, ingurumena, lurraldea eta osasuna erdigunean jarriko dituena eraikitzeko bidea jorratzen segitzen du Koop57, iaztik aurrezki etiko eta solidarioaren esparruan diharduen kooperatibak.

Bilbon atzo egindako agerraldian, dei berezia egin zieten oinarri horiek partekatzen dituzten herritar eta kolektiboei sistema ekonomikoa eraldatzeko subiranotasun esparru ezberdinak artikulatzera, izan elikaduran, energian, zaintzan eta, jakina, finantzetan.

“Gureak diren baliabideak, guk erabil ditzagun” leloa iparrorratz hartuta, jendea beren egiturako bazkide egitera bultzatu nahi dute, aurrezki horiek aipatu printzipioetan oinarritutako proiektuak finantzatu ahal izateko. Xede horrekin, datozen asteetan hainbat eragile politiko, sozial eta sindikal eraldatzaile, talde feminista, ekologista eta euskalgintzakoekin bilerak egingo dituzte.

GARA

Related Posts

----