Economía Solidaria

Elkartasuna amets

[Pasaden azaroaren 7an, Berria egunkariak, “Kalitatea euskal enpresan” izen buroko gehigarri berezia argitaratu zuen. Bere artikuluetako batean REASen esperientzia azaltzen da REAS Euskadiko kidea den Junkal Arrutiri egindako elkarrizketa baten harira]. Kapitalismoaren aurka, ekonomia solidarioa da REAS Sareak bultzatzen duen eredua. Bidezko merkataritza sustatu, eta lortutako dirua gizartea hobetzeko erabiltzen dute. [Izar Mendiguren] Berdintasuna, enplegua, […]

17 November 2009

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

NULL

[Pasaden azaroaren 7an, Berria egunkariak, “Kalitatea euskal enpresan” izen buroko gehigarri berezia argitaratu zuen. Bere artikuluetako batean REASen esperientzia azaltzen da REAS Euskadiko kidea den Junkal Arrutiri egindako elkarrizketa baten harira]. Kapitalismoaren aurka, ekonomia solidarioa da REAS Sareak bultzatzen duen eredua. Bidezko merkataritza sustatu, eta lortutako dirua gizartea hobetzeko erabiltzen dute.

[Izar Mendiguren] Berdintasuna, enplegua, ingurumena eta lankidetzatik abiatuta elkartasuna du helmuga Euskal Herriko REAS sareak. Irabazi asmorik gabeko 82 erakundek osatzen dute, eta mozkin ekonomikoak pertsonen bizi-kalitatea bermatzeko erabiltzen dituzte. Hego Euskal Herrian, 2007an, 66,3 milioi euroko sarrerak izan zituen -46,3 milioi euro EAEn eta 20 milioi euro Nafarroan-.

Junkal Arruti REASeko kidearen ustez, ekonomia bera helburu izan beharrean, pertsonak eta komunitateak garatzen eta ingurunearen bizi-kalitatea hobetzen lagundu behar duen bitartekoa izan behar du. Haren ustez, “elkartasunaren ekonomiaren barnean merkatuaren ikusmolde etiko eta humanista bat dago, pertsona eta komunitatea jartzen dituena garapenaren erdi-erdian”. Horretarako, lehia baino gehiago lankidetzan oinarritutako harremanak bultzatzea da REASen apustua. Besteak beste, erabakiak hartzeko garaian eredu demokratikoak garatzea, ekologia babestea, aberastasunak eta finantza tresnak baldintza etikoetan sortzea, baztertutako pertsona eta kolektiboen gaitasunak indartzea eta berrikuntza sozioekonomikoa herri garapenera bideratzea aldarrikatzen dute.

Gizarte eta ekonomia arloan inplikazio handiko esperientzia zeukaten erakunde askok kaltetuek integratzeko zituzten zailtasunei erantzuteko asmoz sortu zen, 1995ean. Geroztik, Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea osatzen dute. Batez ere, enpresa solidarioak eta merkaturatzear daudenak, ekimen sozialeko kooperatibak, helburu sozialeko jarduera ekonomikoak egiten dituzten elkarte, fundazio, kooperatiba eta enpresak bultzatzen dituzte. Horretarako, gizarteko sektorerik ahulenak indartuz bidezko merkataritza sustatzen dute. Junkalen aburuz, ahal den neurrian baztertutako pertsonekin lan egitea, ingurumenari kalte egingo dion ekintzarik ez egitea, barne eta kanpo informazioa zabaltzeko bidea izatea, zein erakundetako kideen sustapen eta prestakuntza bultzatzen dute. “Lankidetzan oinarrituta, herri eta erkidego mailako sareak sortzen laguntzen dugu, eta aukera berdintasunerako neurriak martxan jarriz, lanpostu egonkorrak sortzen ahaleginduz eta ingurumena errespetatuz antolatzen dugu elkartea”.

Orotara, 4.000 lagun baino gehiagok osatzen dute REAS sarea. REAS Euskadin, besteak beste, 2.200 boluntariotik gora aritzen dira lanean. “Nagusiki, gizarte entitateak dira ordezkatzen ditugunak, baina ingurumen eta garbiketa zein mantentze eremuko elkarte askoren ordezkari ere bagara. Arte grafikoetako, eraikuntzako, ehungintzako, hezkuntzako, mezularitza eta garraioko, telemarketineko, aisia zein kulturako eta merkataritzako zenbait elkartek ere badute gure ikuspuntua”. Sare bat izaki, bazkide eta administrazio publikoarekin hitzartutako akordioen bitartez finantzatzen da REAS. Bazkideei, berriz, hainbat zerbitzu eskaintzen dizkie. Besteak beste, prestakuntza, enpresak sortzeko babesa, produktuak merkaturatzeko laguntzak eta erakunde publikoekin harremanak sendotzea. Baita gizarte mugimenduarekin, unibertsitateekin, komunikabideekin, ikerketa zentroekin eta beste erakunde batzuekin elkarlanean aritzea ere.

Alternatiba

Junkalen arabera, krisia ekonomikoa baino gehiago zibilizazioarena da: “Bi urte atzera egitea besterik ez dago ikusteko langabezia hazi eta gizartean bazterketara kondenaturik dagoen populazioaren sektoreak gorantz egin duela”. Haatik, REASekoek uste dute pertsona, sexu, etnia eta herrien arteko bereizkeria gero eta handiagoa dela, oinarrizko gizarte zerbitzuak erabiltzeko aukerak munduko biztanle gutxi batzuen esku daudelako bakarrik. Hala, pertsona eta herri aberatsen zein pertsona eta herri pobretuen arteko aldea handituz doa, eta emakumeak, gazteak eta adinekoak bereziki, baztertuta eta estutasunean bizitzeko arriskuan daude.

REASeko sareak eredu produktibitista baztertzen du. “Gizarteari mesede egitera eta jendearen bizimodua hobetzera bideratu behar dira enpresak. Soldata eskalak, esaterako, bidezkoak eta proportzionalak izan beharko lukete. Irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzea da konponbidea”.

Hain zuzen ere, hori da REASeko sarean ezaugarri nagusia: erakundeek lortzen dituzten irabaziak, gizartean berriz inbertitzea. “Indibidualismo, kultur uniformetasun eta kontsumo neurrigabetik urrunduz, Europako gizarte eta legeetan geroz eta onarpen eta babes handiagoa jasotzen ari da ekonomia solidarioa”.

Hortaz, bidezko merkataritzaren bidez gizartea hobetzea posible da. Baina ametsa izateari uzteko, elkartasuna ezin da izan koltxoi bat bakarrik.

Related Posts

----