Varios

Greba Orokorra 2020ko urtarrilean “lan, pentsio eta bizitza duinaren alde”

Sindikatuak eta eragile sozialak elkartzen dituen Euskal Herriko Eskubide Sozialen kartak greba orokorrerako deia egin du. 2020ko urtarrilean izango da, bigarren hamabostaldian. Pentsio duinen aldeko borroka, kalitatezko enpleguaren aldekoa eta eskubide sozialen aldekoa uztartu nahi dituzte mobilizazio berean. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak mobilizazio agenda aurkeztu du datozen hilabeteetarako, hiru ardatz hauekin: pentsioak, enplegua eta […]

29 October 2019

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Sindikatuak eta eragile sozialak elkartzen dituen Euskal Herriko Eskubide Sozialen kartak greba orokorrerako deia egin du. 2020ko urtarrilean izango da, bigarren hamabostaldian. Pentsio duinen aldeko borroka, kalitatezko enpleguaren aldekoa eta eskubide sozialen aldekoa uztartu nahi dituzte mobilizazio berean.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak mobilizazio agenda aurkeztu du datozen hilabeteetarako, hiru ardatz hauekin: pentsioak, enplegua eta eskubide sozialak. Greba orokor bat egiteko deialdia ere zabaldu du. Data oraindik ez dago zehaztuta, baina 2020ko urtarrilean izango da, bigarren hamabostaldian.

Urriaren 22an pentsiodunek egindako agerraldiaren ondoren dator deialdi hori: duela bi urtetik pentsio duinen defentsan astero egiten dituzten mobilizaioak indartzeko premia nabarmendu zuen mugimenduak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, erakunde sindikal eta sozial ugari batzen dituen plataformak, dei horri erantzun dio mobilizazio-egutegi hoenkin.

Pentsioen aldeko borrokaz gain, urtarrileko grebak beste bi zutabe izango ditu: kalitatezko enplegua eta eskubide sozialak.

Plataforman parte hartzen du ELA sindikatuak eta haren idazkari nagusi Mitxel Lakuntzak azaldu duenez “pentsiodunak egoera larrian daude; urteak daramatzate kalean protesta egiten, euren egoera salatzen. Lan eta bizi baldintzak okertzen ari diren testuinguru batean gaude, begi-bistakoa da. Eta ditugun eskubide sozialak ez dira nahikoak; pobreziaren inguruko datuek agerian uzten dute gurean gero lagun gehiago daudela pobrezian”.

LAB sindikatutik, Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak adierazi du “Euskal Herrian ematen ari den mobilizazio soziala oso garrantzitsua” dela. “Iritsi da momentua langile klaseak sustatutako borroka horiek guztiak artikulatzeko, borroka horiei guztiei bultzada berri bat emateko. Horregatik gaude hemen, dinamika mobilizatzaile bat aurkezteko, greba orokor bat mugarri izango duena”.

Grebaren aurretik ere beste hainbat ekintza aurreikusi dituzte: urriaren 30ean, Eusko Legebiltzarraren aurrean, EAJ eta PSEk Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) murrizteko aurkeztu duten lege proposamena bertan behera utz dezatela eskatzeko elkarretaratzea egingo dute; azaroaren 16ean, pentsiodunen mugimenduak lau hiriburuetan deitu dituen mobilizazioetan izango dira Eskubide Sozialen kartako eragileak; abenduan mobilizazioak antolatuko dituzte, lan, pentsio eta bizitza duinaren alde; eta azkenik, urtarrilaren bigarren hamabostaldian, greba orokorra antolatuko dute.

Related Posts

----