Finanzas Éticas

Fiare Banca Eticak 23 milioi euro baino gehiagoko finantzaketa eman dizkie 91 proiekturi Hego Euskal Herrian 2014 eta 2018 urteen bitartean

Kreditu Kooperatibak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan azken 5 urteotan finantzatu dituen proiektuak jasotzen dituen dokumentu bat argitaratu berri du, erakunde honek duen gardentasun politikari jarraituz. Dirua gizarte ekonomia eta ekonomia solidarioko proiektuak finantzatzeko bideratu dira, ondorengo arloetan: ongizate-sistema: osasun-gizarte zerbitzuak, etxebizitza sozialak, asistentziarako mikrokredituak; efizientzia energetikoa eta energia berriztagarriak: higiezinak isolatzea, kogenerazioa, eguzki-energia termikoa […]

5 April 2019
Fuente:OVES-GEEB

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Kreditu Kooperatibak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan azken 5 urteotan finantzatu dituen proiektuak jasotzen dituen dokumentu bat argitaratu berri du, erakunde honek duen gardentasun politikari jarraituz.

Dirua gizarte ekonomia eta ekonomia solidarioko proiektuak finantzatzeko bideratu dira, ondorengo arloetan:

  • ongizate-sistema: osasun-gizarte zerbitzuak, etxebizitza sozialak, asistentziarako mikrokredituak;
  • efizientzia energetikoa eta energia berriztagarriak: higiezinak isolatzea, kogenerazioa, eguzki-energia termikoa eta fotovoltaikoa, eolikoa, hidroelektrikoa;
  • ingurumena: hondakinak kudeatzea, lehengaiak birziklatzea, ekoizpen ekobateragarriak;
  • gertuko nekazaritza: produktu organikoak (ekologikoak) ekoitzi eta merkaturatzea; sustatzea merkaturatze-ibilbide laburrak, kontsumo-taldeak eta elikagai-burujabetza prozesuak;
  • nazioarteko lankidetza: Kanpo Harrremanetarako eta Lankidetzarako Ministerioak edota estatuaz gaindiko erakundeek aitorturiko garapenerako lankidetza, mikrofinantzak, finantza etiko eta solidarioak;
  • gizarte- eta kultura-sustapena: hezkuntza, kultura, kirola, gazte-lekuak, e.a.;
  • bidezko merkataritza; hemendik bertatik diharduten entitateak.

Finantzaketaren xehetasunak hemen ikus daitezke.

Related Posts

----