Feminismoak gainezka egin zuen Durangoko kaleetan

Milaka emakumek hartu zituzten Durangoko kaleak atzo, Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak amaitzear zeudela, azken ekitaldiaren aurretik. “Aurrean gaituzue, antolakuntza feminista” pankartaren atzean ozen oihukatu zituzten aldarri feministak. «Ez gaude denok», salatu zuten manifestazioan, «presoak, hildakoak», falta ziren. “Gora borroka feminista”, “erasorik ez, erantzunik gabe”, “hemen dago erresistentzia trans-a” edo “autodefentsa feminista” leloak entzun ziren. […]

6 November 2019
Fuente:Naiz

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Milaka emakumek hartu zituzten Durangoko kaleak atzo, Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak amaitzear zeudela, azken ekitaldiaren aurretik. “Aurrean gaituzue, antolakuntza feminista” pankartaren atzean ozen oihukatu zituzten aldarri feministak.

«Ez gaude denok», salatu zuten manifestazioan, «presoak, hildakoak», falta ziren. “Gora borroka feminista”, “erasorik ez, erantzunik gabe”, “hemen dago erresistentzia trans-a” edo “autodefentsa feminista” leloak entzun ziren.

Heteroarauari, kapitalismoari, arrazismoari eta patriarkatuari planto egin zieten, alai eta dantzan, baina zapalkuntza anitzez zeharkatutako gorputzak amorruz hustuz –amorru zilegia eta erakutsi beharrekoa, jardunaldiotan nabarmendu denez–.

Manifestazioaren bidean hainbat ekintza egin zituzten: bost suziri jaurti zituzten egin diren bost Jardunaldi Feministen alde, bankuetan «sistema irauli» zioten pegatinak jarri, «heteroarauari sua» zioen pankartari su eman eta autodefentsa feministaren aldeko pankarta zabaldu Ertzaintzaren egoitzaren aurrean, beste askoren artean.

Indarrez sartu ziren Landako Gunera, saltoka, ospatzeko arrazoiak ere ekarri baitizkio Mugimendu Feministari azken hiru egunetako saldak.

Hala, milaka emakumek erakutsi zuten salda badagoela, eta borborka gainera. Eta ez dirudi hoztuko denik.

¿Quieres saber más sobre ?

Últimas noticias sobre

Próximos eventos

Recursos

----