Erakundeen eraldaketa feminista: zenbat emakume eta zenbat gizon baino askoz ere gehiago

60 lagun inguruk parte hartu dute Mugarik Gabe eta REAS Euskadik antolatu dugun jarduera honetan. Geure lan egiturak eta ereduak ikuspegi feministatik aldatuko dituzten prozesuak abian jartzeko premiari buruzko gogoeta egitea izan da, azken batean, jarduera honen azken helburua.  Colectiva XXK proiektuko kide Silvia Pirisek eman zion hasiera jardunaldiari, eta gogorarazi zigun gaur egungo krisi […]

13 March 2019

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

60 lagun inguruk parte hartu dute Mugarik Gabe eta REAS Euskadik antolatu dugun jarduera honetan. Geure lan egiturak eta ereduak ikuspegi feministatik aldatuko dituzten prozesuak abian jartzeko premiari buruzko gogoeta egitea izan da, azken batean, jarduera honen azken helburua. 

silvia piris

Colectiva XXK proiektuko kide Silvia Pirisek eman zion hasiera jardunaldiari, eta gogorarazi zigun gaur egungo krisi egoeraren eraginez, zeina esan litekeen krisi sistemikoa dela, kulunka jartzen ari direla gure gizarteek, ekonomiek eta gobernu moduek oinarri zituzten printzipioetako asko eta asko. Horren aurrean, desberdintasunak eta horiek eragiten dituzten zapalkuntza sistemak errotik erauzteko lanean dihardugun erakundeak ohartu gara ezingo diogula sistemari erantzun eta errotik eraldatu, baldin eta erakunde zaharrekin jarraitzen badugu; hots, desberdintasunak berregiten dituzten erakundeen gainean eratutakoekin jarraitzen badugu. Beraz, premiazkoa da, bai eta lehentasunezkoa ere, denborak, energiak eta baliabideak baliatzea egiteko beste modu batzuetan pentsatzeko, kooperatiboagoak, solidarioagoak eta berdinzaleagoak izango diren moduetan, hain zuen ere. Eta, horretan, ezinbestekoak dira proposamen feministak.

Erakundeen eraldaketa prozesuak ulertzeko modu horretan ainguratutako bi esperientzia zehatz aurkeztu zituzten Zaloa Pérezek eta María Viaderok, REAS Euskadi eta Mugarik Gabe erakundeen generoko erreferenteek, hurrenez hurren.

REAS Euskadik Bizigarri 2018-2022 Plangintza aurkeztu zuen. 2015ean abian jarritako genero berdintasunaren aldeko antolamendu aldaketarako prozesuaren emaitza da Plangintza hori, eta gaur egungo egiteko eta pentsatzeko moduak eraldatzeko hainbat jarduera ordenatzen eta sistematizatzen saiatzen da, erakundearen funtzionamendu eremu guztietan (estrategiak, egitura, lan sistemak, politikak, erakunde kultura, etab.) sortzen diren genero desberdintasunak desagerrarazteko helburuarekin, betiere.zaloa perez

Bestalde, Mugarik Gabek “Ikusezinean bidaiatzen” esperientzia aurkeztu zuen: 3 urtetik gorako eraikuntza kolektiboan oinarritutako prozesua. Genero berdintasunaren aldeko erakunde mailako aldaketa prozesuei buruzko eztabaida egiteko eta horiek martxan jartzeko lagungarriak diren pistak, materialak eta esperientziak eskaintzen dituen gida bat ere eskaintzen da.

Jardunaldi honetako materialaren barruan Ekonomia Solidarioaren Paperak aldizkariaren 6. alea zegoen: “Construir, cuidar, habitar: prácticas feministas en organizaciones de la economía solidaria”, zeinetan biltzen diren Ekonomia solidarioko erakundeek beren barne dinamikak eta egiturak eraldatzeko abian jarritako tresnak eta gailuak, irismen maila askotakoak.

amaia eta leire

LABOREn izan zen jardunaldia. Denda itxurako kontsumitzaile elkarte bat da LABORE, Elikadura Subiranotasunaren printzipioen arabera lan egiten duena. Bertako proiektua ezagutzeko aukera izan genuen, jardunaldiaren barruan egindako aurkezpen baten bitartez, eta, horrez gainera, dendako hainbat produktu dastatu genituen, irizpide ekologiko eta hurbiltasunekoen arabera hautatuak denak. REAS Euskadik sustatutako Ekonomia Eraldatuz proiektuaren barruan sartzen da jarduera hau, eta Euskadiko Ekonomia Solidarioaren garrantzi politiko eta ekonomikoa handitzea bilatzen du, gure herrialdean dauden alternatibak agerian jartzeko eta zabaltzeko ekimenen bitartez.

Jardunaldi honek eta bertan emandako materialak erakundeei beren eraldaketa prozesuetan gero eta gehiago laguntzea espero dugu.

¿Quieres saber más sobre ?

Últimas noticias sobre

Próximos eventos

Recursos

Related Posts

----