Emakumeok sobera dugu lana

Maiatzaren 1 feministaren alde Martxoaren 8an, Euskal Herriko mugimendu feministak bat egin zuen EMAKUMEOK PLANTO oihuarekin, gaixoarazten gaituen, pobreago egiten gaituen eta gure gorputzak elkarri eragiten dioten eta errepikatzen diren indarkeriekin zeharkatzen dituen sistema kapitalista, klasista, arrazista eta heteropatriarkala salatzeko. Inoiz ez bezalako greba izan zen, eta lan-arloa ere gainditu zuen, lanaren kontzeptua birplanteatzeko. Emakumeei […]

26 April 2018

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Maiatzaren 1 feministaren alde

Martxoaren 8an, Euskal Herriko mugimendu feministak bat egin zuen EMAKUMEOK PLANTO oihuarekin, gaixoarazten gaituen, pobreago egiten gaituen eta gure gorputzak elkarri eragiten dioten eta errepikatzen diren indarkeriekin zeharkatzen dituen sistema kapitalista, klasista, arrazista eta heteropatriarkala salatzeko. Inoiz ez bezalako greba izan zen, eta lan-arloa ere gainditu zuen, lanaren kontzeptua birplanteatzeko. Emakumeei deia egin zitzaien, beste batzuen artean, zainketarik eta ugalketa-lanik ez egiteko, eta grebak azaltzen jakin zuen bizi dugun lan- eta gizarte-gatazka ez dela inoiz konponduko ugalketaren arloari ere begiratzen ez badiogu.

Ekonomia solidarioaren mugimenduak normalean egiten dituen aldarrikapenez gain (baldintza duineko enplegua sortzeko eta pertsona guztientzako herritar-eskubideak bermatzen dituzten gizarte inklusiboak eraikitzeko beharrari buruzkoak), aurten zainketen eta denboraren erabileraren arloan dagoen bidegabekeria handia nabarmendu nahi dugu. Horren emaitza da emakumeek gutxi banatutako zainketa-karga handiak hartzen dituztela, eta hori faktore mugatzailetzat jotzen da lan-merkatuan. Hain zuzen, merkatu horrek oso txarto ordaindutako sektore feminizatuetara baztertzen gaitu eta bereizkeria bertikal eta horizontalera garamatza, baita soldata-bereizkeriara ere.

Egoera hori gordintasun osoarekin sufritzen dute EAEko emakume pentsiodunek, haien kide gizonek baino 626€ gutxiago kobratzen baitute batez beste, haien lanak gure herrien ongizateari eta garapenari lagunduko ez balio –edo gutxiago lagunduko balio– bezala. Vandana Shivak esan zuen gure amek janaria prestatzea jarduera atzeratutzat jo dela historikoki; berez, lantzat ere ez da jotzen. Hala ere, haiek dira –alde guztietatik eraso egiten digun sistemaren esparruan gure bizitzei eutsi dietenak– gaur egun gu elikatuta egotearen arrazoi bakarra. 

Premiazkoa da zainketen ekonomiaren garrantzia nabarmentzea eta ikusaraztea, baita lan GUZTIAK berriz antolatzeari ekitea ere. Eta ahalegin horretan, ekonomia solidarioak ekarpen handia egin ahal eta behar du, gure funtzionatzeko printzipioetan eta logiketan dagoelako hori. Premiazkoa da guztion artean gogoeta egitea maskulinitate-eredu hegemonikoari buruz, hein batean uko egin beharreko genero-pribilegioetan oinarrituta dagoena. Eta atzeraezina da gizonak etxeko espaziora sartzea, zainketen lana banatzea eta etxeak demokratizatzea, baita bizitza mantentzeko guztiok dugun erantzukizuna hartzea ere. Horrela bakarrik lortuko dugu aurrera egitea harreman sozioekonomiko justu eta solidarioetan oinarritutako gizartea eraikitzeko prozesuan.

¿Quieres saber más sobre ?

Últimas noticias sobre

Próximos eventos

Recursos

Related Posts

----