ekosolFem taldeak, bizitzaren zerbitzura dauden ekonomiak eraikitzeko aurrera eramaten duen lana erakusten du Feministon Herrian

“Batu indarrak, urrutira goaz” lelopean, 40 erakunde eta proiektu inguru “Feministon Herria” azokan parte hartu genuen joan den larunbatean, urriak 27. Ekintzaren deitzailea Emakumeen Mundu Martxa izan zen, jarduerez betetako aste bati amaiera emateko helburuarekin. Zeru beltz baten azpian, patriarkatuari egunero aurre egiten diogun emakumeok eta gure bizitzako esparru guztietatik burujabetza eta lurralde feministak eraikitzeko […]

31 October 2018

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

“Batu indarrak, urrutira goaz” lelopean, 40 erakunde eta proiektu inguru “Feministon Herria” azokan parte hartu genuen joan den larunbatean, urriak 27. Ekintzaren deitzailea Emakumeen Mundu Martxa izan zen, jarduerez betetako aste bati amaiera emateko helburuarekin. Zeru beltz baten azpian, patriarkatuari egunero aurre egiten diogun emakumeok eta gure bizitzako esparru guztietatik burujabetza eta lurralde feministak eraikitzeko apustua egiten duten ekimenak aurrera eramaten ditugun emakumeok bildu ginen.

ekosolFem taldetik, REAS Euskadiren ekonomia solidario eta ekonomia feminista lantaldea, ekonomiaren zerbitzura eta ez kapitalaren edo irabazi asmoaren zerbitzura dauden ekonomiak eraikitzeko edota gure praktika eta erakundeen erdigunean bizitza jartzeko gure hausnarketa eta lanaren ekarpena egin nahi genuen. Ekonomiaren eremuan, hau lortzeko, ezkutatuak izan diren esparruak (etxeak, zaintzak, …) berreskuratu behar dira eta esparru hauek genero desberdinkeriarekin zelan elkar eragiten duten ulertzen saiatu behar gara. Erakundeen esparruan aldiz, guztiontzat bizigarriak diren erakunde, estruktura, funtzionatzeko erak etab. eraiki behar ditugu, begirada ez patriarkal batetik eratutako erakundeak hain zuzen ere.

Aste hunkigarria izan da hau, kide, borroka eta helburu ezberdinak topatu eta ezagutu ditugularik. Astea energiaz beterik hasi dugu, eta geroz eta ziurrago gaude, ekonomia soilik solidarioa izango dela feminista baldin bada.

Gora borroka feminista!

Jardunaldiaren bideora esteka:

https://www.youtube.com/watch?time_continue=43&v=QO8RMU3gswM

¿Quieres saber más sobre ?

Últimas noticias sobre

Próximos eventos

Recursos

Related Posts

----