Ecologismo

Baserriak energia autonomiarako bide berrien bila

Ekoizpen ekologikoan ziharduten zenbait abeltzainek egin zuten lehen proposamena: zer egin zezaketen baserritarrek beren autonomia energetikoan sakontzeko?”. Mirene Begiristain EHUko ikerlariaren hitzak dira. Baserritarren proposamena hartu eta Energia Sortzen proiektuan lanean aritu dira Gipuzkoako hainbat eskualdetako bost abeltzain proiektu, Biolur, Lurgintza eta Goiener elkartea. Lehen helburua? Gipuzkoako bost baserriren jarduna oinarri hartuta diagnostikoa osatzea: energia […]

24 May 2019
Fuente:Argia

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Ekoizpen ekologikoan ziharduten zenbait abeltzainek egin zuten lehen proposamena: zer egin zezaketen baserritarrek beren autonomia energetikoan sakontzeko?”. Mirene Begiristain EHUko ikerlariaren hitzak dira. Baserritarren proposamena hartu eta Energia Sortzen proiektuan lanean aritu dira Gipuzkoako hainbat eskualdetako bost abeltzain proiektu, Biolur, Lurgintza eta Goiener elkartea. Lehen helburua? Gipuzkoako bost baserriren jarduna oinarri hartuta diagnostikoa osatzea: energia kontsumoa murrizteko eta baliabide propioekin energia sortzeko eman daitezkeen pausoak aztertu dituzte ENEEK (Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua) eta, Gipuzkoako Aldundiaren bitartez, Landaola Federazioaren erakundeen finantzaketarekin.

Ikuspegi ekonomikotik harago

Baserritarrekin euren energia kontsumoa nola hobetu ikusteaz gain, energia iturri berriztagarri propioak martxan jarriz –eguzki plaken aukera jaso dute bereziki– aurreztuko luketena ere aztertu dute diagnostikoan, ekoizpen proiektuen logika ekologikoari koherentzia indartuz. Ikuspegi ekonomikotik egin dute lanketa, baina ez dira horretara soilik mugatu: proiektuaren bultzatzaileek argi dute baserrietan energia burujabetzaren aldeko apustuak dimentsio ekologiko, sozial eta politikoa ere badituela.

Ikuspegi ekonomikoari dagokionez, urtean 10.000 kWh kontsumitzen dituen baserri “eredu” baten azterketa egin dute diagnostikoan: 4kWp-ko eguzki plakak jarriz gero, energia kontsumoaren %33 autohornikuntza bidez jasoko luke baserriak. Plaken instalakuntzak 7.200 eta 2.520 euro arteko inbertsioa ekarriko luke, baserritarrek hamasei eta hamazazpi urteren bitartean amortizatuko luketena. Eta zer gertatzen da, esaterako, ikuspegi ekologikotik? Bada, ereduko baserri berak urtean 2,2 tona CO2 gutxiago isuriko lituzkeela, 242 zuhaitz landatzearen pareko litzatekeena.

Aliantza berriak sortzen

Garrantzitsua izan da Begiristainen ustez proiektuan elkarte ezberdinen artean aliantza eta sinergiak sortu izana: “Eragile batzuen artean bazegoen lotura, baina Goienerrekin, esaterako, proiektu honen bidez harremana eraikitzen joan gara, eta Energiaren Euskal Erakundearekin ere lehen hurbiltzea egin dugu diagnostikoa osatzean”.

Orain baserritarrekin hainbat diru laguntza aztertzen ari dira diagnostikoan landutako proiektuok errealitatera eraman ahal izateko. Lehen sektoreari zuzendutako diru laguntza lerro berriak egon daitezkeela ere aurreikusten dute. “Inbertsio hauek beraien ekoizpenean eta prezioetan eragin positiboa izan dezaketela baloratu dute baserritarrek, eta honekin aurrera jarraitzeko interesa erakutsi dute”. Paperekoa praktikan jartzeko bideak arakatzen ari dira.

Related Posts

----