Economía Solidaria

Alda zaitez, 365 aukera dituzu egiteko

Egutegiek hainbat erabilera dituzte, eta REAS Euskaditik bat proposatuko dizugu, oso zehatza: 365 egunetan, zuri gogoraraztea ekonomia sozial eta solidarioagoa, justuagoa, feminista, ekologikoa eta inklusiboa izan dadin lagundu dezakezula. Hala, hilero, aldatzea proposatzen dizugu, esate baterako, finantza etikoetara, elikadura subiranotasunera, bidezko merkataritzara, kultura librera, energia berriztagarrietara… Alor horietan eta beste hainbatetan, alternatibak daude; ekonomia eraldatzen […]

20 December 2018

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Cambiate

Egutegiek hainbat erabilera dituzte, eta REAS Euskaditik bat proposatuko dizugu, oso zehatza: 365 egunetan, zuri gogoraraztea ekonomia sozial eta solidarioagoa, justuagoa, feminista, ekologikoa eta inklusiboa izan dadin lagundu dezakezula.

Hala, hilero, aldatzea proposatzen dizugu, esate baterako, finantza etikoetara, elikadura subiranotasunera, bidezko merkataritzara, kultura librera, energia berriztagarrietara… Alor horietan eta beste hainbatetan, alternatibak daude; ekonomia eraldatzen duten proposamen kooperatiboak daude, eraldaketa sozialerako ekimenak. Zure aldaketak axola du, eta, horregatik, tresna zehatzak eskainiko dizkizugu, aldatu zaitezen, eta zuk ere bat egin dezazun ekonomia eraldatzaileen mugimenduarekin.

REAS Euskadi ekonomia sozial eta solidarioko tresnak eta proposamenak hedatzen eta indartzen laguntzen duen sarea da. Horren bidez, bizitzaren iraunkortasuna erdigunean jarriko duen ekonomia eraiki nahi dugu; pertsona eta herri guztien beharrei begira dagoen ekonomia, gizartearen eta ingurunearen erreprodukzio-gaitasuna mantenduko duena, eta finantziazioa, ekoizpena, merkataritza eta kontsumoa pertsonen eta komunitateen zerbitzura jarriko duena.

Related Posts

----