Bizitza erdigunean jarri

Ekonomia Solidarioaren aldeko manifestua

Bizitzari eusteko prozesuak jarduera sozioekonomikoaren erdian kokatzen ditugu.
Eta zu? Aldaketa beraren parte izan nahi duzu?

Ekonomia solidarioaren proposamenek ekonomia kapitalista, finantzatua eta ekonomia errealetik urrun dagoena garatzeko egiten dute aurre; ekonomia hori ekoizpenaren eta kontsumoaren hazkunde mugagabean oinarritzen da, gizarte eta ingurumen ondorioak alde batera utzita. Bere helburu bakarra irabaziak lortzea eta irabaziak maximizatzea da, eta horrek prekarietatea, pobrezia eta desberdintasun jasanezinak eragiten ditu. Sistema ekonomikoa ez ezik, soziopolitikoa eta kulturala ere bada, generoa, sexu-orientazioa eta identitatea, adina edo jatorria direla eta desberdintasun eta bazterketa harremanetan oinarritua.

Ekonomia solidarioa, gizarte-ekonomiaren ikuspegi eta praktika bat da, non bizitzari eusteko prozesuak jarduera sozioekonomikoaren erdian kokatzen ditu, pertsonak, komunitateak eta ingurunea kapitalaren eta metaketaren gainetik jarriz. Horrela, Ekonomia Solidarioak ekimen alternatiboak sustatu eta garatzen ditu ziklo ekonomikoaren arlo guztietan (finantzazioa, ekoizpena, merkaturatzea eta kontsumoa), betiere hainbat baliotan oinarrituta, hala nola lankidetzan, elkarrekikotasunean, autokudeaketan eta elkartasunean, besteak beste. Hori guztia, ikuspegi eraldatzailetik begiratuta, ekonomia komunitarioagoak, demokratikoagoak, ekitatiboagoak, inklusiboagoak eta jasangarriagoak eraikitze aldera. Azken buruan, ekonomia feministak, ekologistak eta solidarioak eraikitze aldera.

Testuinguru horretan, eredu berrietarako trantsizioa aldarrikatzen dugu, non aurkezten ditugun sei printzipioek aukera ematen baitute ekimen, espazio eta sare ekonomiko eta sozialki eraldatzaileak sortzeko.

EKITATEA

Ekitateak justizia eta aniztasuna berdintasun-helburuan sartzen ditu. Aukera, baldintza eta tratu berdintasuna onartzea dakar, eta, aldi berean, betebeharrak, baliabideak eta erantzukizunak bidezko moduan banatzea, unibertsaltasun eta berezitasun printzipioen arabera.

LAN DUINA

Enplegu edo okupazio hutsa izateaz gain, lana giza jarduera da eta bizitzaren sostengarritasuna ahalbidetzen duen aktibitate oro da. Hori dela eta, Ekonomia Solidarioak pluralean hartzen ditu lanak aintzat, hau da, lan produktiboak eta erreproduktiboak, profesionalak eta borondatezkoak, ordainduak eta doakoak. Elkarren arteko mendekotasuna eta ekomendekotasuna oinarrizko eta premiazko prozesuak dira gure biziraupenerako eta halakotzat onartzen ditugu. Horrenbestez, pertsonen arteko, komunitateen arteko eta planetarekiko zaintza lanak lehentasunezkotzat jotzen dira gizartea antolatzeko.

JASANGARRITASUN EKOLOGIKOA

Ekonomia Solidarioak aitortzen du natura subjektu eskubideduna dela; hortaz, izaki bizidunak eta bizitzaren erreprodukzioa jartzen ditu prozesu sozial eta ekonomiko ororen erdigunean. Jasangarritasun ekologikoa, giza jarduera guztien ekodependentzian oinarritua, printzipio nagusitzat jo du planetaren osasunarekin nahiz bizitzaren jasangarritasunarekin duen konpromisoan, izaki bizidun guztien biziraupena ziurtatu beharra onartuta.

LANKIDETZA

Lankidetza funtsezko elementua da elkarlaneko harreman ekonomikoak, demokratikoak eta gardenak eraikitzeko,  autoantolaketarako proposamen bat, elkarrekiko laguntzan eta elkartasunean oinarritua, beharrak asetzera eta guztien ongia lortzera bideratua.

ABERASTASUNAREN BIDEZKO BANAKETA

Aberastasuna da komunitate batek epe labur, ertain eta luzean kideen beharrei erantzuteko duen gaitasuna zehazten duten elementu material, sozial, kultural eta naturalen multzoa. Hala, bidezko sorkuntza, banaketa eta kontserbazioa ezinbesteko estrategia kolektiboa da bizitzaren ugalketarako eta iraunkortasunerako. Horrek esan nahi du diruaren erabilera eta balioa berretsi egin behar direla, gizarte bidezkoak, integratzaileak eta autonomoak eraikitzea ahalbidetuko digun oinarri komunitarioko ekonomia errealerako tresna gisa.

INGURUNEAREKIKO KONPROMISOA

Ingurunearekiko konpromezuak ehun sozioekonomikoa osatzen duten gainerako eragileekin lankidetzan aritzea eta artikulatzea dakar. Lurraldean zentratutako ekoizpen, banaketa eta kontsumo-ereduak sustatu eta bultzatu behar dira, batetik, Europar Batasunean hobetzeko proposamenak egiteko, eta, bestetik, tokikotik globalera igarotzeko ekogizartea eraldatzeko agenda bat eraikitzeko.

Manifestu honi atxikitzeko gonbita egiten dugu eta, hartara, Ekonomia Solidarioa indartzeko, ekonomiaren eraldaketa printzipio-kontua baita mugimendu horrentzat. Bizitzaren jasangarritasunaren zerbitzurako praktika alternatiboen garapena bultzatzen duten printzipioak.

ADIERAZI ZAITEZ

Bizitza erdigunean jartzen duen ekonomia baten aldeko atxikimendua eman

Comparte esta acción y ayúdanos a extender la Economía Solidaria

Listado de adhesiones

Hay 2643 adhesiones

Últimas adhesiones públicas recibidas:

Aldaketa beraren parte gara

Ekonomia Solidarioaren Printzipioen Gutun hau REAS Ekonomia Alternatibo eta Solidarioko Sareen Sareak ekonomia eraldatzaileen eta mugimendu kritikoen multzoari egiten dion ekarpena da. Izan ere, ekonomia horiek, tokikoak zein globalak, aliantzak egin nahi dituzte gure komunitateek eta planetak behar dituzten aldaketa sakonak sustatzeko.

 Ekonomia Sozial eta Solidarioan ari garenok feministak eta ekologistak ere bagara eta giza eskubideen alde ekitearen aldekoak ere bai. Eta ildo horien proposamenak bultzatzen eta gure egiten ditugun bezala, gure printzipioak eta balioak partekatu nahi ditugu, ziur baikaude ekonomia beste lehia-arlo bat dela sistema kapitalista ekozida eta bidegabe honetan, eta ziur ere, ekintzailetza ekonomikoa behar-beharrezkoa dela norabidea aldatzeko eta behar dugun trantsizio ekosozialera jotzeko.

Duela hainbat hamarkadatatik hona, mundu zabaleko milaka pertsona, enpresa eta erakunde ari gara gure artean antolatzen, esperientzia ekonomiko eraldatzaileak eraikitzeko eta bultzatzeko, ekonomia bestelako balioekin egin daitekeela erakutsi eta froga diezaguten.

Manifestu honen helburua da edozein pertsona, talde, enpresa edo erakunde publikok, Ekonomia Solidarioaren mugimenduak sustatzen dituen balioak ezagutzeaz gain, bere jarduera sozial eta ekonomikoan txertatzea, gure etorkizunak planteatzen dituen erronka ekosozialei aurre egiteko espazio eta harreman sozioekonomiko pluralagoak eta askotarikoagoak sortzen lagunduz. Eta aldaketa horren parte ere bazarela sentitzea nahi dugu.

Eginen duzu bat?

Ekonomia Solidarioaren Printzipioen Gutuna

REASek Printzipioen Gutunaren berrikuspen osoa egin du, 1995az geroztik Ekonomia Solidarioko erakundeen ideiak eta praktikak gidatzen dituena. Horrela, Ekonomia Solidarioaren Gutuna eguneratu egiten da feminismoari edo ekologismoari buruzko aurrerapen sozial eta filosofiko berrienei dagokienez. Aldi berean, Ekonomia Solidarioaren eta hura lantzen duten erakundeen etorkizunerako bide posibleak erakusten ditu.

Carta de Principios de la Economía Solidaria

Lee o descarga el texto completo en castellano

Carta de Principios da Economía Solidaria (GL)

Lee o descarga el texto completo en galego

Ekonomia Solidarioaren Printzipioen Gutuna (EUS)

Lee o descarga texto completo en euskera

Carta de principis de l’Economia Solidària (CAT)

Lee o descarga el texto completo en catalán

Ekonomia solidarioaren baloreak

Sakatu horietako bakoitzean gehiago irakurtzeko.

EQUIDAD

TRABAJO DIGNO

COOPERACIÓN

SOSTENIBILIDAD
ECOLÓGICA

REPARTO JUSTO
DE LA RIQUEZA

COMPROMISO
CON EL ENTORNO