Urretxuko azoka soziala
“Ekonomia Solidarioa eta Eraldatzailea indartu eta ikustarazi nahi duen espazioa da. Ekonomia Solidarioa eta Eraldatzailea, ekoizpen, zerbitzu, komertzializazio, kontsumo edota finantza- sektoreetan gaur egungo krisiari erantzunak eskaintzen dituen hazten dagoen errealitate sozioekonomiko bat da. Hori guztia, beraien bideragarritasuna inguru-errealitate integral, ekonomiko eta sozialean oinarritzen duten enpresa-eredu eta gizarte-proiektuen bitartez lortzen du. Azoka honen bitartez, alternatiba badugula erakutsi nahi diogu gizarteari eta ekoizle eta kontsumitzaileen arteko lankidetza bultzatu nahi dugu.”
Antolatzen dute: OlatuKoop-ek (Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen Sarea), REAS Euskadik (Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea), Fiarek, Goienerrek, Izarkomek eta Urola Garaian Ekonomia sozial eta eraldatzailea sustatzeko taldea Laguntzailea: Urretxuko Udalaren laguntzarekin