03mai

MINDFULNESS, Akonpainamenduan praktika profesionala zaindu eta hobetzeko – ONLINE

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Formakuntza honek profesionalei Mindfulnessean oinarrizko entrenamendu bat ematea du helburu, praktika profesionalean eta bizitza pertsonalean integratzeko beharrezkoak diren teknikak eta tresnak eskuratuz.

Mindfulness epaiketa barik eta jarrera ireki batez errealitatea orainaldian behatzeko meditazio teknika bat da. Ikerketek erakutsi dute Mindfulnessa esku-hartze ororen ezinbesteko zati bat bihurtu daitekela, baita laguntza eta akonpainamendu prozesua errazten duen entrenamendu mental erregular moduan ere.

Zentzu honetan, Mindfulnessa esku-hartzean eta akonpainamenduan integratzeak onurak izan ditzake. Akonpainamendua egiten duten profesionalak (esku hartze soziala, hezkuntzakoa, sanitarioa, eta abar), sarritan, presio eta esfortzu handiko egoeretara loturik azaltzen dira eta honek, erabiltzaileei eskainitako atentzioan izan dezake eragina. Esku-hartzearen eraginkortasunean, pertsona eta profesionalaren artean sortzen den harremana, esku-hartzea bera bezain besteko garrantzitsua da.

Online metodologiari esker, gainera, praktika eta hura ikasteko behar diren materialak eskura daitezke, profesional bakoitzarentzat egokiena den unean.

HARTZAILEAK: Gizarte- eta eskuhartze psikologikoan, hezkuntzan eta osasunean diharduten profesionalak, akonpainamendu lana egiten dutenak.

PLAZA KOPURUA: 20 pertsona

ORDU KOPURUA: 30

DATAK: maiatzak 4tik ekainak 5era

HIZKUNTZA: Gaztelera

PREZIOA: 150€