03eka
Kontsumo arduratsuaren III. azoka Eibarren
Etor zaitez beste mundu bat posible dela baieztatzen duten ekimen ekonomikoak ezagutzera, hala nola, produktore lokalak, agroekologia, finantza etikoak, energia berriztagarriak, bidezko merkataritza edota 0 KM-ko elikagaiak. Gainera, Unesko Etxearen Garapen Jasangarriko erakusketa bat. I. Argazki lehiaketaren sari banaketa eta zure telefono zaharra birziklatzeko gune bat ere egongo dira.
Egitaraua:
- 12:00 -14:00 “Zure ravioli agroekologikoak” haurrentzat tailerra
- 12:00 13:00 Txalaparta saioa
- 13:30etan EGOAIZIAK antolaturiko Kontsumo arduratsuaren inguruko Argazki Lehiaketako sari banaketa eta argazki erakusketa goiz osoan zehar.
- 14:30etan Inguruko produktu ekologikoz eta bidezko-merkataritzako produktuez osaturiko otar baten zozketa.
Goiz osoan zehar:
- Birziklatuak izango diren mugikor zaharren bilketa.
- Unesko Etxeak antolaturiko “Garapen jasangarriaren helburuak”, erakusketa.