26eka

EHrako bestelako bizitza-ereduak lortzeko burujabetza ereiten (Usurbil)

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Ekainak 26ean aurkeztu nahi dugun dokumentua, Bizilurren, Etxalderen eta EHNE Bizkaiaren arteko lankidetzaren eta aliantzaren ondorioa da, eta Euskal Herriko udalerriei tokiko politika publikoen eremuan elikadura-burujabetza sustatzeko gakoak eskaintzeko eta gaitasuna indartzeko sortu da.

Hortaz, gogoeta eta ekintza politikorako tresna bihurtzea du xede proposamen honek; indarrean dauden ereduei buruzko eztabaidetan kritikoki parte hartzen duen tresna teoriko eta praktiko bihurtzea alegia, eta hiru aldeko apustua egiten du ildo horretan: elikadura-burujabetzaren aldeko apustua, errealitatearen abiapuntu eta ikuspuntu izateko aukera gisa; politika publikoen aldeko apustua, espazioak eta proposamenak eztabaidatzeko tresna estrategiko gisa; eta ikaskuntza partekatuaren aldeko apustua, definituriko helburuak elkarrekin lan eginez lortzeko formula gisa.

Ostean nahi dutenentzako bazkaltzeko aukera dago Iparragirre sagardotegian (sagordetegiko menua, 30 € inguruen). Animatu eta etorri.