07Feb
Mintegia: “Bestelako garapen-aukerak zuzentasunaren jomugan”
Mintegi hau sozializatzeko eta eztabaidarako gunea da; ekonomia egiteko, bizitza antolatzeko, natura eta lurraldearekin harremanak izateko, eta sarean lan egiteko alternatibetaz aritzeko. Bestelako aukerak eraikitzeko orduan guztiok hartu behar dugu parte. Hori dela eta, mintegia irekita dago eragile sozialak, publikoak, pribatuak eta unibertsitateentzat. ALBOAN eta LANKI erakundeok, COMPARTE sarearekin batera, antolatzen dugu. COMPARTE Latinoamerikako 9 herrialdetako 15 gizarte-erakundek eta ALBOANek osatua dago, eta ezagutzak, ikaskuntzak eta praktikak partekatu nahi ditu, garapen iraunkorreko aukerak sortzen laguntzeko.
Izen-ematea martxoaren 2a (ostirala) baino lehen: egin klik lotura honetan.