12api
Garapenerako lankidetzari buruzko tailer praktikoak
EHUko Garapenerako Lankidetzarako Bulegoa eta Hegoa ikastaro monografiko bat antolatzen ari dira elkarlanean. Ikastaroa apirilaren 12tik maiatzaren 10era eskainiko da Leioan, ostegunero, arratsaldez. EHUko ikasleei, GGKEtako kideei eta gai hauetan interesa duten pertsonei zuzentzen zaie.
Izen-emateari buruzko informazioa EHUko Garapenerako Lankidetzarako webgunean aurkituko duzue eta ikastaroari buruzko beste hainbat xehetasun aurkitu ditzakezue 2017/18ko ikastaro monografikoen barruan “Talleres prácticos en cooperación al desarrollo”” izenburuarekin agertzen den orrian.