URBANBATfest deialdiak
Ekainaren 16a arte irekita
URBANBATfest jaialdiaren 8. edizioak hiriak eta zainketei buruz hausnartzea proposatzen du. Hiri-arkitekturak eta hiri-diseinuak baldintzatzen duen jarduera sorta handia hartzen dute barnean zainketek: atseden-beharra asetzea, osasuna zaintzea, intimitatea zaintzea, gozamena sentitzea, higienea, jolasa, afektuak… Jardunbide horiek eta beste batzuek hiriak osatzen dituzten bi egitura nagusiak mobilizatzen, zalantzan jartzen eta desafiatzen dituzte: etxeetako espazioa eta espazio publikoa, hiria etxea bailitzan jardutea eragiten duen –eta alderantziz– bategite adostailea ezarriz. Halaber, norbanakoaren gorputzarekiko arreta eta hiria (bir)naturalizatzeko beharra batzen dituzte.
Testuinguru horretan, bere programazioan parte hartzeko bi deialdi egin ditu jaialdiak: