15mar

Prestakuntza: Erosketa Publiko Arduratsurako aukerak

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Kontratazio publikoa, gutxi gorabehera, BPGd-aren % 18,5 da, erakunde publikoak pertsona eta zerbitzuen kontratatzaile nagusiak bilakatuta horrela. Hori bolumen ekonomiko handia da eta, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 9/2017 Legea berriki onartzean, aukera handiak zabaltzen ditu beren praktiken bidez gizarte hobe bat lortzen laguntzen duten ETE, kooperatiba eta enpresa txikientzat. Nazio Batuek onartutako Garapen Jasangarriko Helburuen Agenda 2030eanaditzera ematen denez, beharrezkoa da Kontratazio Publiko Arduratsu bat egitea, gizarte- eta ingurumen-arloko klausulak gehituz erosketa eta kontratazio publikoetan, bai gure gizartea, bai ekoizpen eta kontsumoko ereduak eraldatzeko helburuz, modu jasangarriago eta ekitatibo batzuetarantz.

Horregatik, prestakuntza-lantegi batean parte hartzeko gonbita egiten dizuegu, Erosketa Publiko Arduratsurako irekitzen diren aukera handien inguruan egunean jartzeko, kontratazio-prozesuetan nahitaez gehitu beharko baitira gizarte- eta ingurumen-arloko irizpideak, gardentasuna bermatzeko neurriak, ekonomia sozial eta solidarioko entitate jakin batzuentzat erreserbatutako kontratuak garatu beharra, etiketa sozial eta ekologikoak sartu beharra, eta abar.

 

Erosketa Publiko Arduratsurako aukerak

Ikastaroaren helburu orokorra: prestakuntza eta gaikuntza ematea erosketa eta kontratazio publikoko prozesuekin lotura duten eragileei, arlo sozialekoak zein enpresetakoak izan, kontratu publikoei buruzko lege berriak ematen dituen aukerak ezagut ditzaten, gizarte- eta ingurumen-klausulak gehitzen ditu eta.

Hartzaileak: Ekonomia sozial eta solidarioko enpresak eta kooperatibak, ETEak eta kooperativa txikiak, eta eragile sozialak.

Eguna eta tokia:

· 2019ko martxoak 15, LANDATXO GIZARTE-ETXEAN. (Santa Maria kalea, 4 A,Vitoria-Gasteiz), erabilera askoko aretoan.

· Ostirala, 9:30etatik 12:00etara

Plaza-kopurua: 30

Aurretik izena emateko: vitoria-gasteiz@setem.or g