21ira

Esperientziak trukatzeko II. Unibertsitate Jardunaldiak Elikadura-burujabetza eta agroekologia: praktikoa oraintxe bertatik!

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Jardunaldi hauek Hegoa Institutuak eta EHNE-Bizkaia nekazarien sindikatuak garatzen duten Elikadura burujabetza eta agroekologia. Baserritik mundura: gure elikaduraren etorkizuna jokoan ikastaroaren bigarren edizioaren baitan kokatzen dira. Unibertsitateko komunitate osoari zein eragile sozialei irekita daude, eta helburua da gizarteari helaraztea ikastaroan sortu diren hausnarketak.

Eguna: 2018ko irailaren 21a. (09:00etatik 17:30era)

Programa

Jardunaldien xedea sozializaziorako eta eztabaidarako gune bat sortzea da, esate baterako, lurraldearen kudeaketaren, eragileen antolaketaren, jakintzaren berreskurapenaren eta feminismoaren alorrean sortutako esperientzietako hainbat protagonistarekin; gure inguruan lurraldeari lotutako elikadura sistema justuagoak, osasungarriagoak eta iraunkorragoak ari dira sustatzen.

Tailer bakoitzean, gonbidatutako esperientzietako hizlariek beren prozesua azalduko digute, hiru galdera hauek oinarri hartuta: Zein izan zen abiapuntuko beharra? Nola garatu dute proiektuaren bidea? Zeinen artean edo norekin egin dute bide hori? Tailer bakoitzean egindako lana osatzeko, eztabaida kolektibo bat egongo da. Horretan, ahalegina egingo da bertaratutako guztien esperientzietatik irakaspenak eta gakoak ateratzeko. Arratsaldeko saioan, tailer bakoitzeko hausnarketa nagusiak bateratuko dira.

Informazio gehiagorako eta izena emateko: Yeni García (tel: 946 013 894, e-mail: yenifer_garcia@ehu.eus)

Doako izen-ematea – Plaza mugatuak. Irailaren 19a baino lehen eman beharko da izena, datu hauek bidaliz:

  • Izen-abizenak
  • Erakundea
  • Helbide elektronikoa eta harremanetarako telefonoa
  • Bi tailer, lehentasun hurrenkeraren arabera