19mai
Solasaldi Ibiltaria: Nekazal sektorearen ingurumen funtzioa eta funtzio soziala
Karrantzako Matienzo auzotik ibilbidea, abeltzaintzaren garrantzia bertatik bertara ezagutzeko, baita basogintzaren garapenaren aurrean eta Bizkaiko beste eremuetan ez bezala, Karrantzan sektorearen eboluzioa bideratu duten faktoreak ulertzeko. Herri lurren mantentzean eta baso eta mendien mantentze tradizionalean abeltzaintzak izan duen garrantziaz hitz egingo da, baita agroindustriaren presioaren aurrean abeltzainek izaniko garrantziaz. Lurraldeak modu jasangarrian kudeatzeko duen garrantziari buruzko gakoak emango dira.