Ecologismo

Goiener taldearen lana aitortu du 2019ko Utopien Atlasak

Mundu mailan erabateko eraldaketaren alde lanean ari diren proiektu lokalen lana erakustea da ekimen horren helburua. Energiaren alorrean egiten duen lanaren nazioarteko aitortza da. Goiener 2019ko Utopien Atlasarera gehitu dute, jarraitu beharreko eredu bat bezala kokatuz. Honek, kooperatibak energiaren alorrean egiten duen lanaren aitorpen bat suposatzen du nazioarte mailan. Atlas hori Transformatives Cities-en ekimen bat […]

15 July 2019
Fuente:Naiz

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Mundu mailan erabateko eraldaketaren alde lanean ari diren proiektu lokalen lana erakustea da ekimen horren helburua. Energiaren alorrean egiten duen lanaren nazioarteko aitortza da.

Goiener 2019ko Utopien Atlasarera gehitu dute, jarraitu beharreko eredu bat bezala kokatuz. Honek, kooperatibak energiaren alorrean egiten duen lanaren aitorpen bat suposatzen du nazioarte mailan. Atlas hori Transformatives Cities-en ekimen bat da, eta ura, energia, elikadura eta etxebizitzaren inguruan lanean ari diren komunitate eraldatzaileen bilduma bat proposatzen du.

Ekimen horren helburua mundu mailan erabateko eraldaketaren bila dabiltzan proiektu lokalak erakustea da. Edizio honek 24 herrialde ezberdinetako 33 istorio biltzen ditu. Atlasak biltzen dituen ekimenen artean dago Goiener Taldearen proiektua. Transformatives Cities-en hitzetan, “hiritarrek energiaren bitartez boterea berreskuratzea” bilatzen du.

Pertsonak erdigunean

Goiener Taldea irabazi asmorik gabeko kooperatiba talde bat da, eta energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumoa sustatzen du Euskal Herrian. 2012. urtean jaio zen 30 boluntarioren eskutik, eta energiaren esparruan “gauzak beste modu batera” egiteko helburutik abiatuta. 

Izan ere, ohiko enpresa energetikoen “eredu demokratikorik eza, ingurumenarekiko arduragabekeria eta energia berriztagarrien erabilera interesatua” aldatzeko beharra ikusi zuten.

Hasieratik pertsonak kooperatibaren erdigunea izan dira, bazkideak izanik kooperatibaren oinarria. Hortaz, Goienerrek gobernantza eredu propioa dauka, eta boluntarioek osatzen dute erabakiak hartzeko organoen erdia. “Honek bermatzen du erabakiak elkarrekin (langile, bolondres zein bazkideeen artean) eta modu adostu batean hartzea”, nabarmendu du Goiener taldeak.

10.000 bazkidetik gora

Gaur egun, taldeak 10.400 bazkide baino gehiago ditu, 5 bulego eta 31 bazkide-langile. Horretaz gain, 13.000 kontratu baino gehiago kudeatzen ditu eta 2018. urtean 8 milioi eurotik gora fakturatu zituen.

Gainera, taldeko Nafarkoop kooperatibaren bidez, 800.000 euroko inbertsioa egin du energia berriztagarrien sorkuntza proiektuetan, hain zuzen ere, instalakuntza fotovoltaikoetan eta mini hidrauliketan. Finantzazio hori bazkideek egindako ekarpenei esker gauzatu da.

Goienerreko hainbat bazkideren taldeko argazkia. Arg.: Goiener

Related Posts

----