Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokiak web orri berria du!

Urte berriarekin batera web orri berria ere estreinatu du Behatokiak. Diseinu berria erakargarriago eta erabilterraza da eta web orri zaharreko eduki berberak kontsultatu daitezke: arlo sozio-ekonomikoa, juridiko-politikoa, zientifiko-akademikoa, Gizarte Ekonomiako albisteak, txostenak eta Atlasa… Edukiz beteriko webgune berriaren domeinua www.oves-geeb.eus da. Web orri berria modu erosoan ikusteko aukera dago ordenagailu, mugikor zein tablet bidez eta aurrekoarekin alderatuz […]

12 February 2019
Fuente:OVES-GEEB

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Urte berriarekin batera web orri berria ere estreinatu du Behatokiak. Diseinu berria erakargarriago eta erabilterraza da eta web orri zaharreko eduki berberak kontsultatu daitezke: arlo sozio-ekonomikoa, juridiko-politikoa, zientifiko-akademikoa, Gizarte Ekonomiako albisteak, txostenak eta Atlasa… Edukiz beteriko webgune berriaren domeinua www.oves-geeb.eus da.

Web orri berria modu erosoan ikusteko aukera dago ordenagailu, mugikor zein tablet bidez eta aurrekoarekin alderatuz diseinu berriago eta intuitiboagoa da, betiere aurretik jorratu eta lantzen ziren edukiak mantenduz. Euskara eta gaztelerazko bertsioak kontsultatu daitezke.

Honela, Behatokiaren hiru arlo (sozio-ekonomikoa, juridiko-politikoa eta zientifiko-akademikoa) nagusietako jarduerak eta baliabideak eskuragarri daude, hala nola txosten juridiko eta sozio-ekonomikoak, legedia, argitalpenak eta abar.

Gizarte Ekonomiako Agendak ere bere garrantzia du hasierako orrian, baita Gizarte Ekonomiako Atlasak ere, zeina urtez urte geroz eta osatuago dagoen.

Sartu eta kuxkuxeatu webgune berria!

Iturria: GEEB

¿Quieres saber más sobre ?

Últimas noticias sobre

Próximos eventos

Recursos

Related Posts

----