Mercado Social

Udaberri honetan… bihotza erakusten dugu!

Udaberria heldu da, eta, data hauetan, ekonomia solidarioaren entitateek euren bihotza mahaigaineratzen dute. Eta zelan egiten dute? REAS Euskadiko Auditoria Soziala (AS) urtero betez. AS, kontu emate eta gizarte-, ingurugiro- eta gobernu oneko inpaktu tresna bat da. Hura betetzen duten entitateek, emaitzak barne-hobekuntzarako erabili ditzakete, eta ekonomia solidarioaren estandar etikoen datu bateratuak edukitzea ahalbidetzen digu. […]

15 May 2019

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Udaberria heldu da, eta, data hauetan, ekonomia solidarioaren entitateek euren bihotza mahaigaineratzen dute. Eta zelan egiten dute? REAS Euskadiko Auditoria Soziala (AS) urtero betez.

AS, kontu emate eta gizarte-, ingurugiro- eta gobernu oneko inpaktu tresna bat da. Hura betetzen duten entitateek, emaitzak barne-hobekuntzarako erabili ditzakete, eta ekonomia solidarioaren estandar etikoen datu bateratuak edukitzea ahalbidetzen digu. AS-k modu sistematikoan, objektiboan eta eraginkorrean ESSaren 6 printzipioak ebaluatzen ditu: irabazi-politika, demokrazia eta ekitatea, ingurugiro iraunkortasuna, lankidetza, inguruarekiko konpromisoa eta lanaren kalitatea. Laburbilduz: Auditoria Soziala, ekonomia sozial eta solidarioentzat pentsatutako tresna bat da, hurrengo helburuekin sortua:

  • Administrazioek eta hiritarrek, entitateak ESSko erakunde legez ezagutzeko.
  • Entitateek REAS Euskadiko Merkatu Sozialean parte hartu dezaten ESSa ikusaraziz.
  • Entitateek autoebaluazio bat egin dezaten eta euren barne funtzionamendua hobetzeko lan egin dezaten.
  • Komunitateari euren baloreak hobeto komunikatzeko.

Aurten, 2019an, Euskadiko ekonomia solidarioaren entitateak, maiatzaren 16tik ekainaren 16ra buru-belarri aritu dira ASren datuak betetzen eta datuak irailean, udaren bueltan, argitaratzeko prest izatea espero dugu.

Baita estatu mailan ere

REAS Red de Redes-en konfederaturik dauden lurralde-sare eta sare sektorial guztiek, datuak batzeko plataforma teknologiko berbera erabiltzen dugu (ensenaelcorazon.org / bihotzaerakutsi.org). Aurtengo edizio honetan, plataforma honen bitartez, ESSko  500 entitatetik gora Auditoria Soziala egingo dutela kalkulatzen dugu (hauetatik 70 inguru euskal-entitateak izango direlarik), horrela, datuak bateratzea eta ESSko datuak lurraldeka eta sektoreka alderatzea ahalbidetuz.

#bihotzaerakutsi #enseñaelcorazón

Related Posts

----