Feminismoz blai! Gure buletineko atal berria
ekosol Berriak-ek atal berria estreinatzen du, “Feminismoz Blai!”, Ekonomia Solidarioko erakundeetan garatzen den lan feminista ikusarazteko eta ekonomia solidario eta feminista baten eraikuntzan aurrera jarraitzeko tresna legez jaio dena. Sail honetan, feminismoa alternatiba ekonomikoekin lotzen duten berriez gain, gure erakundeek burutzen dituzten jarduerak eta izaera feminista argia duten jarduerak nabarmendu nahi ditugu, hala nola, genero […]
ekosol Berriak-ek atal berria estreinatzen du, “Feminismoz Blai!”, Ekonomia Solidarioko erakundeetan garatzen den lan feminista ikusarazteko eta ekonomia solidario eta feminista baten eraikuntzan aurrera jarraitzeko tresna legez jaio dena.
Sail honetan, feminismoa alternatiba ekonomikoekin lotzen duten berriez gain, gure erakundeek burutzen dituzten jarduerak eta izaera feminista argia duten jarduerak nabarmendu nahi ditugu, hala nola, genero bereizkeria eta desparekotasunak gainditzea, erakundearen barnean feminismoa eta genero ikuspegiaren transbertsalitatea sustatzea edo emakumeen ahalduntzea bultzatzea.
Ekonomia Solidario eta Feministari lotutako zure erakundearen jardueraren bat azpimarratu edo berri edota artikuluren bat idatzi nahi baldin baduzu, reaseuskadi@reaseuskadi.net helbidera bidal ezazu mesedez.
Anima zaitezte! REAS Euskadi denon artean eraikitzen dugu.