Varios
Caritas Bizkaia pertsonen GIZARTE SUSTAPENAREN alde agertu da, 2016ko urteko txostenaren aurkezpenean
Laneratze eta gizarteratze arloko konpromisoaren barruan, laguntza jasotzen duten pertsonekin batera, bizitza duin bat izateko aukerak sortu nahi dituzte, lan duinaren eta ekonomia solidarioaren aldeko apustuaren bidez, beste gauza batzuen artean. Harremanen garrantzia (elkarbizitza, harreman-sareak, pertsonen errekonozimendua) nabarmendu dute, pertsona askoren gizarte babesgabetasun-egoerari buelta emateko tresna gisa. 2016an Caritas Bizkaia gizarte-bazterkeria egoeran dauden 10.519 pertsona […]
Laneratze eta gizarteratze arloko konpromisoaren barruan, laguntza jasotzen duten pertsonekin batera, bizitza duin bat izateko aukerak sortu nahi dituzte, lan duinaren eta ekonomia solidarioaren aldeko apustuaren bidez, beste gauza batzuen artean.
Harremanen garrantzia (elkarbizitza, harreman-sareak, pertsonen errekonozimendua) nabarmendu dute, pertsona askoren gizarte babesgabetasun-egoerari buelta emateko tresna gisa.
2016an Caritas Bizkaia gizarte-bazterkeria egoeran dauden 10.519 pertsona eta familiaren ondoan egon da, babesa ematen. Horien %56 emakumeak dira, eta, %43, berriz, gizonak; jatorriari dagokionez, erdia bertakoak dira eta beste erdia kanpotarrak, %50ean, eta arreta jaso duten familien erdiak adingabeak euren kargura dituzten emakumeak dira.
Gainera, 2016an Caritas Bizkaiak nazioarteko babesa edo asiloa eskatu duten 89 pertsonari eman die laguntza, proiektu desberdinen bidez. 17 nazionalitate desberdinetako pertsonak izan dira.
Pasa den urtean, 2016an, Caritas Bizkaiak babesgabetasun eta bazterkeria-arriskuan dauden pertsonengan jarri du fokoa, baina horretaz gain, pertsonei duintasuna aitortzearen garrantzia nabarmendu du. Pertsonengan zentratutako ikuspegiak landu eta zerbitzu-politika zentzudunen bidez elkarbizitza eta kohesio soziala bilatu beharra aipatu du (legeen funtsaren eta horien garapenaren arteko koherentzia).
Prentsa oharra (osoa)