Webinar – “Ekonomia solidarioa egungo testuinguruan: erronkak eta aukerak”
ALBOAN-COMPARTE eta REAS Euskadik “Ekonomia solidarioaren garapena gaur egungo testuinguruan: erronkak eta aukerak” webinarrean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu:
Eguna: irailak 30
Ordutegia: 17:00 – 19:00 (Bilbo, CET/UTC+2)
Izen-ematea: irailaren 25a baino lehen, ondoko estekan. Izena eman ondoren, baieztapen-mezu elektroniko bat jasoko duzu informazioarekin, saio birtualean sartzeko.
Hizlariak:
José Andrés Fuentes, CESIS – Mexico (Centro de Economía Solidaria e Investigación Social) zentroko zuzendaria eta COMPARTE sarearen kolaboratzailea.
Marian Diez REAS Euskadiko presidentea, eta Euskal Herriko Unibertsitate Publikoan (EHU) eta Hegoan irakasle.
Moderazioa: Carlos Askunze, REAS Euskadiko kidea
“Ekonomia solidarioaren estrategiak gizarte- eta ingurumen-krisiaren aurrean: Latinoamerikako eta Euskadiko esperientziak” izeneko mintegiaren esparruan antolatzen ditugun lau saioetatik lehenengoa da hau, eta COMPARTE sareko eta REAS Euskadiko esperientziek parte hartzen dute bertan.