Feminismos

Indarkeria matxistak fikziozko serieen, teknologiaren eta energiaren kontsumoan

«Kontsumitzen dugu indarkeria?» azterketaren II. fasea aurkezten dugu. 2016an argitaratu genuen azterketari jarraitasuna ematen dion beste ikerketa hau argitara ematen dugu, indarkeria matxisten eta kontsumo kapitalistaren arteko loturak ikusarazteko xedez, bai eta kontsumo kritikotik, arduratsutik eta eraldatzailetik errealitatea eraldatzeko aukerak proposatzeko ere. Ikerketa honetan lotura hori aztertu dugu hiru esparrutan: fikziozko serieen kontsumoa, telefono mugikorren kontsumoa eta etxeko […]

10 March 2020

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

«Kontsumitzen dugu indarkeria?» azterketaren II. fasea aurkezten dugu. 2016an argitaratu genuen azterketari jarraitasuna ematen dion beste ikerketa hau argitara ematen dugu, indarkeria matxisten eta kontsumo kapitalistaren arteko loturak ikusarazteko xedez, bai eta kontsumo kritikotik, arduratsutik eta eraldatzailetik errealitatea eraldatzeko aukerak proposatzeko ere. Ikerketa honetan lotura hori aztertu dugu hiru esparrutan: fikziozko serieen kontsumoa, telefono mugikorren kontsumoa eta etxeko energiaren kontsumoa.

Ikerketaren marko teorikoa eta diagnostikoa Euskadin egin dira: elkarrizketa sakonak adituei, elkarrizketak kontsumitzaileei eta CATI motak telefono-inkestak. Teknika horiek prestatzeko alderdi hauek txertatu ziren: feminismo deskolonialen ikuspegia, sexu- eta genero-aniztasunaren ikuspegia, intersekzionalitatea, jasangarritasuna bizitzaren erdian kokatzea, Giza Eskubideak eta indarkeria matxisten (indarkeria-maila, -mota eta -adierazpen ezberdinak jasotzen dituena) eta kontsumoen ikuspegi zabala.

Hiru mailatan (indarkeria estrukturala, sinbolikoa eta zuzenekoa) aztertutako alor bakoitzean indarkerien emaitzak aurkezteaz gain, kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzaileko eredu bat lortzeko lan egitea proposatzen da, horretarako, hiru botere-mailatan jardunez:

  • Aldaketa pertsonalaren boterea: arlo pertsonaletik zer erabaki hartu eta zer jardun egin ditzakegun modu kritikoagoan, arduratsuan eta jasangarrian kontsumitzeko eta hori eraldaketa-tresna izateko.
  • Talde-indarraren boterea: talde gisa nola osatzen garen giza bizitza eta planeta errespetatzen dituen kontsumo eredua sortzeko.
  • Jokoaren arauak aldatzeko boterea: kontsumo kapitalistaren oinarrien egitura aldatzerako orduan zeintzuk dira erantzukizun politikoak eta ekonomikoak.

SETEMen lan honetan ZarenSare-EnRedando Sarearen ekarpenak jaso ditugu eta haiekin lankidetzan aritu gara. Gainera hainbat eragilek parte hartu dute: Laura Madonatok (dinamizatzailea), Altekiok, Píkara Magazinek, Mugarik Gabek, Vanessa Álvarezek…

Argitalpen hau egiteko Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren, Donostiako Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza ekonomikoa jaso da.

Deskargatu HEMEN «Kontsumitzen dugu indarkeria?» azterketaren II. fasea

Related Posts

----