REAS Euskadiren 2017ko asanblada ospatu da
Maiatzaren 26an, ostirala, REAS Euskadiko urteroko batzar orokorra ospatu zen Bilbon, Hika Ateneoan. Bertan, REAS Euskadiko kide diren 63 entitateetatik, 41k parte hartu zuten. Aho batez, 2016ko kudeaketa txostena eta kontuak eta 2017ko kudeaketa plana eta aurrekontua onartuak izan ziren, zeinek elkartearen jarduerari eta aurkeztutako erronkei babesa suposatzen duen. Aukera aprobetxatu zen kuota proposamen berri bat aurkezteko, […]
Maiatzaren 26an, ostirala, REAS Euskadiko urteroko batzar orokorra ospatu zen Bilbon, Hika Ateneoan. Bertan, REAS Euskadiko kide diren 63 entitateetatik, 41k parte hartu zuten.
Aho batez, 2016ko kudeaketa txostena eta kontuak eta 2017ko kudeaketa plana eta aurrekontua onartuak izan ziren, zeinek elkartearen jarduerari eta aurkeztutako erronkei babesa suposatzen duen.
Aukera aprobetxatu zen kuota proposamen berri bat aurkezteko, sareko entitateen errealitate berriarekin bat datorren proposamena, hain zuzen ere. Hau, Gehiengo zabal batekin onartua izan zen.
Topaketa amaitzeko eta dinamika parte-hartzaile baten bitartez, sarearen genero-diagnosia aurkeztu eta aho batez onartu izan zen, REAS Euskadiren genero berdintasunaren aldeko erakunde-aldaketako prozesuaren lehen pausoa izan delarik.
Giroa zelakoa izan zen ikus dezazuen, argazki batzuk eransten ditugu: