REAS Euskadiko 2014ko batzar orokorra ospatu da

Joan den ostiralean, ekainak 20, REAS Euskadiko urteroko batzar orokorra ospatu zen Bilbon, Boluntako Ekitaldi Aretoan. Bertan, REAS Euskadiko kide diren 62 entitateetatik, 44k parte hartu zuten. Gehiengo zabal batekin eta aurkako botorik gabe, 2013ko kudeaketa txostena eta kontuak eta 2014ko kudeaketa plana eta aurrekontua onartuak izan ziren, zeinek elkartearen jarduerari eta aurkeztutako erronkei babesa […]

7 juliol 2014

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Joan den ostiralean, ekainak 20, REAS Euskadiko urteroko batzar orokorra ospatu zen Bilbon, Boluntako Ekitaldi Aretoan. Bertan, REAS Euskadiko kide diren 62 entitateetatik, 44k parte hartu zuten. Gehiengo zabal batekin eta aurkako botorik gabe, 2013ko kudeaketa txostena eta kontuak eta 2014ko kudeaketa plana eta aurrekontua onartuak izan ziren, zeinek elkartearen jarduerari eta aurkeztutako erronkei babesa suposatzen duen.

Batzar honen zati bat Gizateako (Gizarteratzeko eta laneratzeko Euskadiko enpresen elkartea) batzarrarekin batera burutu zen, non lantaldeek egindako lana aurkeztu zen: kudeaketan hobekuntza, gizarteratzeari laguntza, merkatu soziala, erosketa publiko arduratsua, auditoria soziala eta ekosolfem.

Honez gain, REAS Euskadiren 2014-2018 eperako plan estrategiko berrirako proposaturiko proposamen orokorren aurkezpena eta azalpena egin zen.

¿Quieres saber más sobre ?

Últimas noticias sobre

Próximos eventos

Recursos

Entrades relacionades

----